Repsol, S.A. (jatorriz, izen osoaren letra batzuk hartuta sortua: Refineria de Petróleos de Escombreras Oil) gas eta petrolioko nazioarteko enpresa espainiarra da, 30 herrialde baino gehiagotan dihardu eta liderra da Espainian eta Argentinan. Munduko hamar petrolio-enpresa pribatu handienetakoa da eta Latinoamerikan energia-konpainia pribaturik handiena da aktiboei dagokionez.

Repsol
Logo de Repsol.jpg
Datuak
Izen ofiziala
Repsol S.A.
Mota negozioa eta enpresa
Industria petrolioaren industria
Herrialdea Espainia
Jarduera
Filialak
Enplegatuak 24.289 (2014)
Ekoizpena
Gobernantza
Zuzendaria Josu Jon Imaz
Egoitza Repsol Campus (en) Itzuli
Forma juridikoa sociedad anónima
Zeren jabe
Balore-burtsa Bolsa de Madrid (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1986

repsol.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngYoutube-variation.pngInstagram logo 2016.svg
Repsol YPF Pobla de Mafumet Tarragona Repsolek duen industri findegiko konplexua

Euskadin Repsol Petronor entrepresaren jabea da eta Muskizko findegia eta Gaviota gas-plataforma erabiltzen ditu.

Konpainiako presidentea Antonio Brufau da eta kontseilari ordezkaria Josu Jon Imaz.

HistoriaAldatu

1999an, Argentinar YPF enpresa erosi zuen Repsolek, Repsol YPF S.A. sortuz. 2012an Argentinako gobernuak YPF enpresa argentinarra nazionalizatu zuenetik, Repsolek bere jatorrizko izena berreskuratu du.

2014ko abenduaren 16an jakin zenez, Repsolek Talisman Energy kanadarra erosiko zuen 10.000 milioi euroren truke. Azken bost urteetan egin zuen nazioarteko salerosketarik handiena izan zen[1].

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu