Ireki menu nagusia

Guantxe[1] izenarekin Kanariar Uharteetako biztanleak ezagutzen ziren. Denbora aurrera joan ahala, izen hori irletan bizi ziren herrientzat orokortu da baina hasieran batean Tenerife irlako herritarrei bakarrik ematen zitzaien. Horregatik egokiagoa da indigena kanariarrak esatea guantxeak baino. Herri horien jatorria berberea zen, Afrikako iparraldeko zenbait herrirena bezala, ustez K.a. 1000 urtean Afrikako iparraldetik hara joanda. Hori dela eta, ikerlari batzuek herri horien hizkuntza eta euskara lotzen saiatu dira, bereziki Federiko Krutwig euskaltzalea. Guantxeak 1402tik aurrera gertatu zen Gaztelaren inbasioaren ondorioz desagertu ziren baina haien aztarnek Kanariar Uhartetan oraindik orain bizirik diraute.

Guantxeak, Indigena kanariarrak

Beneharo cropped.jpg


Tenerifen dagoen Beneharoren oroigarria.
Biztanleak guztira Gaztelaren konkista gertatu zenean 100.000 inguru artxipielago osoan
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Kanariar uharteak
Hizkuntza Hizkuntza guantxeak, guantxera
Erlijioa Animismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Ipar Afrikako berbereak
Palman dagoen Belmaco kobazuloa, antzinako biztanleek (benahoritek) bizilekutzat erabilita.

Jatorrizko izena guanchinet da, "Tenerifeko gizakia" esan nahi duena (guan "gizakia" da eta chinet, "Tenerife").

Eduki-taula

Espainiar konkistaAldatu

1402an hasi zen, Lanzarotera joandako Jean de Bethencourt eta Gadifer de la Salleren espedizioekin. Uharte hartan eta Fuerteventuran oposizio handirik ez omen zuten erakutsi guantxeek, baina bai gainontzeko bost uharteetan. Hierro hartu zuten segidan eta haren ondoren, Gomera, La Palma eta Kanaria Handia.

Tenerifen, ordea, handik ehun urtera gauzatu zen konkista. Ospea du "Acentejko Lehen Guda"k, "Sarraskia" izenaz ere ezagunak, guantxeek egin zuten erresistentzia ikusgarria zela eta: arma urrirekin —harriak soilik erabiliz—, haran batean espainiarrei segada egin zieten eta haietako asko hil.

Azkenik, "Acentejko Bigarren Guda"k espainiarren garaipena ekarri zuen, 1496an.

HizkuntzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Guantxera»

Guantxera hizkuntza zuten, XVIII. mende inguruan galdu zena. Tamazight edo berbereen mintzairari parekatu izan zaio. Gaur hiztunik ez duen arren, hainbat aztarna utzi ditu uharteetako gaztelanian, bai eta hango toponimian ere.

BibliografiaAldatu

Federiko Krutwig: Garaldea. Donostia: 1978. Txertoa. Liburu horretan, Krutwigek guantxerazko testuak eta hitzak jaso zituen euskararekin konparatzeko.

Kanpo loturakAldatu