Kanariak

Kanariar Uharte» orritik birbideratua)

Kanariak edo Kanaria uharteak[1][2] Afrikako uhartedi atlantiko bat da. Marokoren eta Mendebaldeko Sahararen arteko muga parean kokatuta dago, afrikar kontinentearen kostatik gertu, 100 km ingurura. Hala ere, Kanariek Espainiako autonomia erkidego bat osatzen dute: Kanarietako Autonomia Erkidegoa.

Kanariak
Canarias
Espainiako autonomia erkidegoa
Bandera Armarria
HiriburuaSanta Cruz Tenerifekoa eta Las Palmas Kanaria Handikoa
Hiri handiena Las Palmas Kanaria Handikoa
Herritarra kanariar
Probintziak Las Palmas
Santa Cruz Tenerifekoa
Agintariak
 -  Presidentea Fernando Clavijo (CC)
 -  Estatutua 1982ko abuztuaren 10a. 1996ko abenduaren 30ean erreformatua
 -  Parlamentua Kanarietako Parlamentua
Legebiltzarra Espainiako Gorteak
 -  Senatua
13 / 260
 -  Kongresua
15 / 350
Azalera
 -  Guztira 7,447 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2006) 1.995.833 bizt.
 -  Dentsitatea 264,30 bizt./km2
Webgunea
www.gobcan.es

HistoriaAldatu

XV. mendean Espainiak konkistatu aurretik, guantxeak ziren bertako biztanleak.

Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen, 1402tik 1496 arte hain zuzen ere. Jean de Bethencourt merkatari normandiarrak ekin zion konkistari, Gaztelaren zerbitzura. Portugal ere saiatu zen uharteak bereganatzen, baina Errege-erregina Katolikoen aurrean atzera egin zuen.

2014ko azaroaren 18an, petrolioa bilatzeko prospekzioak hasi zituen Repsolek Kanarietan. Zundaketak "segurtasun berme guztiekin eta ingurugiroa errespetatuz" egiten ari zirela esan zuen[3].

Banaketa administratiboaAldatu

Uhartedia zortzi uhartek eta hainbat uhartetxok osatzen dute, bi probintziatan banaturik:

Inguru naturalaAldatu

Uhartedia Ipar Ozeano Atlantikoan dago kokatuta, 100 bat kilometrotara Ipar Afrika eta Marokoko kostaldetik. Tenerifeko uhartean Espainiako mendirik altuena dago, Teide (3.718 m) alegia. Beste tontor nagusiak, Roque de los Muchachos (2.426 m, La Palma), Pozo de las Nieves (1.950 m, Gran Canaria), Malpaso (1.501 m, Hierro), Garajonay (1.487 m, Gomera), Pico de la Zarza (807 m, Fuerteventura) eta Peñas del Chache (670 m, Lanzarote) dira.

Sumendiek sortu zuten nagusiki uhartedia. La Palma izan da azken erupzioa izan duena, eta Lanzarote eta Hierro dira sumendi gehien dituztenak.

Bestela, lau natura parke dituzte: Timanfaya (Lanzarote), Teidekoa (Tenerife), La Caldera de Taburiente (La Palma) eta Garajonay (Gomera).

KulturaAldatu

Guantxera izan da uharteetako biztanleen jatorrizko hizkuntza XVIII. mendea arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean. Gomerako txistua eta Artzainaren jauzia ere antzinako kulturaren adierazpenak dira.

Operan, mundu mailan ezaguna Alfredo Kraus tenorra. Musika garaikidean, Pedro Guerra, Rosana eta Rogelio Botanz abeslariak nabarmendu dira.

Literaturan, Tomás de Iriarte antzerkigile eta alegialaria eta Benito Pérez Galdós eleberrigile idazle ospetsuen artean ditugu.

César Manrique margolari eta eskultore garaikidea ere oso ezaguna da artearen munduan.

KirolakAldatu

Club Deportivo Tenerife eta Union Deportiva Las Palmas dira uharteetako futbol talde nagusiak. 2019-20ko denboraldia arte, Las Palmas 34 denboralditan ibili da lehen mailan, eta 4 aldiz irabazi dute bigarren mailako txapelketa. Tenerifek, bestela, 13 aldiz jokatu du lehen mailan eta behin txapelduna izan da bigarren mailan.

Saskibaloian, Club Baloncesto Gran Canaria talderik onena da, ACB Ligan 1995etik gaur egun arte jokatzen duena. Iberostar Tenerife, beste alde batetik, 2012an lehen mailara igo zen.

Eskubaloian, Balonmano Remudas emakumezkoen taldea indartsua da Ohorezko Mailan.

EkonomiaAldatu

Turismoa da uhartediko jarduera nagusia, klimari esker. Bestela, bananak eta mahastiak dira laborantza mota garrantzitsuenak.

Kanariar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu