Julen
gizonezko izena
Julen gizonezko izen bat da, aldaera asko dituena. Ohikoa da Julian formaz Alemanian, ingelesez mintzatzen diren herrialdeetan eta Herbehereetan, Julián gisa Espainian eta Latino Amerikan, Juliano edo Julião Portugalen eta Brasilen, Julien Frantzian, Giuliano Italian eta Iulian Errusian eta Errumanian.
Latinezko Julianuse era berean Julius izena ere eman du. Jatorrian, "gaztea" edo "distiratsua" esan nahi zuen[1]. Juliano Apostata erromatar enperadorearen izena zen. Kristautasunaren hasierako hainbat santuren izena da, tartean Julen Ospitalarioa.
Erdi Aroan emakume izena ere izan zen, baina gaur egun aldaera ezberdina izaten du (Julene, Juliana, Gillian...)[2].
Julen izena duten pertsona ezagunak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Julian for a boy or a girl» Nameberry (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
- ↑ Campbell, Mike. «Meaning, origin and history of the name Julian» Behind the Name (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).