Julen Arriolabengoa Unzueta

euskal idazlea

Julen Arriolabengoa Unzueta (Aramaio, Araba, 1960) euskal idazlea da.

Julen Arriolabengoa Unzueta
Bizitza
JaiotzaAramaio, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 759

Euskal Filologian doktore. Bere lehen liburua, ipuin liburu bat izan zen: Julia dinotsut (1985). Aurretik Kandela literatur taldean aritu zen eta Euskal Letren Dantza argitaratu zuen talde lanean (1984). Zenbait artikulu idatzia da, adibidez, ASJUn “Erdi Aroko kanta ezezagunak Ibarguen-Cachopin kronikan” (1996) eta Karmel-en “Lope Agirreren biografiarako datu berriak” (2001). Ibarguen-Cachopin kronika gaitzat hartuta aurkeztu zuen doktore-tesia (2006). Euskaltzaindia eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioren Mikel Zarate saiakera arloko 2007ko saria irabazi zuen Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan ikerketa lanagatik, 2008an argitaratua. Jaun Zuriaren Askazia da bere azken lana (2011), euskal mito historiko zenbait biltzen dituena, narrazio labur eta arinen bitartez kontatuak.

Idazlanak aldatu

Narrazioa aldatu

  • Julia diñotsut (1985, Labayru.
  • Euskal Letren Dantza (1984), Hordago.
  • Euskara Ibarguen-Cachopin kronikan (2008), BBK Euskaltzaindia.
  • Jaun Zuriaren Askazia (2011), Alberdania.
  • Ez jat garbatu (2021), Kinttondo edizioak.

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.