Joan Nafarroakoa
Joan Nafarroakoa (frantsesez: Jean de Navarre) (Bloisko gaztelua, 1530eko uztailaren 15-Alençon Dukeen gaztelua, 1530eko abenduaren 25) Nafarroako Erresumaren oinordekoa zen.
Joan Nafarroakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Blois, 1530eko uztailaren 15a |
Herrialdea | Nafarroako Erresuma Nafarroa Beherea |
Heriotza | Alençon, 1530eko abenduaren 25a (< 1 urte) |
Hobiratze lekua | Alençon |
Familia | |
Aita | Henrike II.a Nafarroakoa |
Ama | Margarita Angulemakoa |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Albreteko leinua |
Jarduerak | |
Jarduerak | crown prince (en) |
Historia
aldatuHenrike II.a Nafarroakoa eta Margarita Nafarroakoaren bigarren semea-alaba eta lehen semea izan zen, Joana printzesaren anaia txikia baitzen. Bere jaiotza Bloisko gazteluan gertatu zen,[1] gurasoak Frantziako gortean bizi ziren garai batean, bere ama Frantziako erregearen arreba baitzen.
Jaio orduko Joan Nafarroakoa Nafarroako erresumaren eta berarekin lotutako lurralde ugarien oinordeko berria bihurtu zen. Dena dela, egoera oso zaila zen: Fernando Katolikoaren tropa espainiarrek Nafarroa 1512an inbaditu baitzuten. Hainbat kanpaina militar arrakastatsuren ondoren, bere aitak, Henrike Nafarroakoak, 1528an, Nafarroa Beherea berreskuratu eta askatzea lortu zuen. Seme honen jaiotzak Albret-Nafarroa dinastiaren etorkizuna indartzea ahalbidetzen zuen baina, halaber, frantsesen eta espainiarraren arteko hurbilketa ere: 1530eko uztailaren 7an Frantzisko I.a Frantziakoaren eta Eleonor Habsbourgkoa, Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren arreba, ezkondu ziren eta horrek Nafarroako balizko birkonkistaren aurka zihoan.
Itxaropen horiek guztiek iraupen eskasa izan zuten, Joan 1530eko abenduaren 25ean hil baitzen, Alençonen. Bost hilabete eta erdi zituen bakarrik. Alençon-eko dukeen hilobian ehortzi zuten.[2] Henrike II.a erregeak ez zuen beste seme-alabarik izan Joan hil ondoren. Joana printzesa Nafarroako Erresumako oinordeko bihurtu zen eta 1555ean tronura igo zen, Joana III.a Nafarroakoa izenarekin.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatu- Henrike II.a Nafarroakoa, Joan Nafarrokoaren aita.
- Joana III.a Nafarroakoa, arreba.