Euskara Batuaren eskuliburua

Euskara Batuaren eskuliburua Euskaltzaindiak 2018an, euskara batuaz emanak zituen arau, gomendio, onespen eta irizpenak bildu dituen liburua da. Zalantzak eta irizpideak alfabetikoki antolatuta daude, hiztegi bat izango balitz bezala. "Hitzaurrea" Andres Urrutiarena da.

Euskara Batuaren eskuliburua. A-tik Z-ra, zalantzak eta argibideak
Datuak
Argitaratze-data 2018
Generoa Hiztegia
Hizkuntza (Euskaraz)
Herrialdea  Euskal Herria
Ilustratzailea Itziar Olaberria
Orrialdeak 556

EdukiaAldatu

Liburuak 1458 sarrera du eta gehigarri batzuek. Sarrera bakoitzean argitagarbi Euskaltzaindiak zer dion adierazten da. Bestetan jarraibideak ematen dira arau maila izan gebe. Zazpi alorretako kontuak azaltzen dira: lexikoa, kalkoak, morfologia, sintaxia, onomastika, ahoskera eta ortotipografia. Euskaldun eskoladun eta alfabetatuentzako eskuliburua da.

Talde sortzaileaAldatu

Euskaltzaindia barruan Euskara Batuaren Eskuliburuko batzordeak egin zuen lana. Honako egile hauek hartu zuten parte:[1]

Sareko bertsioaAldatu

Liburuaren edizio elektronikoa badago ere: https://www.euskaltzaindia.eus/euskara-batuaren-eskuliburua-ebe. Sareko bertsioa gaurkotzeko asmo du erakundeak.

ErreferentziakAldatu

  1. (Euskaraz) «Atarikoa - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-07.