Maialen Berasategi

itzultzaile eta zuzentzailea

Maialen Berasategi Catalán (Gasteiz, 1989ko apirilaren 25a) itzultzailea eta zuzentzailea da. 2023ko Itzulpengintzako Euskadi saria irabazi zuen Joxemari Berasategi Zurutuzarekin, Paradisua lanarengatik.[1]

Maialen Berasategi
Bizitza
JaiotzaGasteiz1989ko apirilaren 25a (34 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta zuzentzailea
Enplegatzailea(k)Berria

Twitter: mberasca Literaturaren Zubitegia: 1053 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna da (EHU).[2] Gaur egun, Berria egunkarian dihardu itzultzaile eta zuzentzaile lanetan, eta hainbat lan ekarri ditu euskarara.[2] Horrez gainera, Susa argitaletxearen "Munduko Poesia Kaierak" bildumaren zuzendaria da, Isabel Etxeberria Ramirezekin batera.[3] Halaber, zutabegile dihardu Argia aldizkarian, eta Berriako "Hirudia" atalean eta Alea aldizkarian aritutakoa da.[4]

Paradisua (Euskadi Itzulpen saria 2023) aldatu

Epaimahaiaren esanetan Afrikako mundu urrun eta arrotza irakurleari hurbiltzen egindako ahaleginagatik Itzulpengintzako Euskadi saria Maialen Berasategi Catalani eta Joxe Mari Berasategi Zurutuzari eman zien. 2021ean Nobel saria irabazitako Abdulrazak Gurnah tanzaniar idazlearen Paradisua nobela itzuli zuten. Itzulpena zorrotza, baina euskara aberats, zehatz eta naturalean ematen dira jatorrizkoaren ñabardura guztiak irakurketa atseginekoa. Jokin Zaitegi sariketari esker itzuli zuten eleberria, eta Elkarrek argitaratu zuen 2022an.[1]

Itzulpenak aldatu

Narratiba aldatu

Poesia aldatu

Saiakera aldatu

Haur eta gazte literatura aldatu

Lan propioak aldatu

Poesia aldatu

  • Eskuan beti zerbait (Balea Zuria, 2021).[11] Donostia Kultura poesia lehiaketa irabazi ondoren argitaratu du lan hau.

Sariak aldatu

  • 2021ean IV. Donostia Kultura poesia lehiaketa irabazi zuen Altzarienean poema bildumarekin. Balea Zuriak argitaratu du lana: Eskuan beti zerbait.[12]
  • 2023an Itzulpengintzako Euskadi Saria jaso zuen, Joxe Mari Berasategi Zurutuzarekin batera, Abdulrazak Gurnah tanzaniarraren Paradisua eleberriaren euskarazko itzulpenagatik.[13]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Maialen Berasategi Catalanek eta Joxemari Berasategi Zurutuzak irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria» Berria 2023-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. a b «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  3. Irizar, Itziar Ugarte. «Alda Merini eta Saint-John Perse, Munduko Poesia Kaiera berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  4. Berria. «Maialen Berasategi Catalan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-16).
  5. «Iruzkinak» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  6. Astiz, Iñigo. «Literatur bidaia bat Tanzaniara» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-16). «Nancy Fraser-en ‘Kapitalaren lantegi ezkutuak’ saiakera euskaratu dute lau itzultzailek» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  8. Ramirez, Oihane Puertas. «Galdera zaharrei, erantzun berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).
  9. Irureta, Maialen Unanue. «Naturalizatua desnaturalizatzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).
  10. Imaz, Andoni. «Faxismoa ulertu, aurre egiteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
  11. Berasategi, Maialen. (2021). Eskuan beti zerbait. Balea Zuria, ISBN 978-84-121051-8-6. (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  12. Lizarralde, Mikel. «Maialen Berasategi Catalanek irabazi du IV. Donostia Kultura poesia lehiaketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  13. Biain, Aitor. (2023-10-18). «Miren Billelabeitiak jasoko du saiakerako Euskadi saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).

Kanpo estekak aldatu