Anonyme Popular

Musika talde eta proiektu euskalduna, 'hitz esana' generokoa

Anonyme Popular proiektu artistikoa da, hitz esana euskaraz egiten duena.[1] 2022an aurkeztu zenean Igor Elortza bertsolari eta sortzaileak adierazi zuen bera 20212an hasi zela egin nahi zuenari forma ematen, eta gerora batu zela Rafa Rueda musikaria, eta Oier Zuñiga dramaturgoa ikuskizunak antolatzeko.[2] Musika-talde izendapenari uko egin izan diote.[3]

Anonyme Popular
Datuak
Musika motahitz esana
Urteak2023
Igor Elortza
Rafa Rueda

Proiektua aurkeztearekin batera, 2022ko udazkenean, disko-liburua ere kaleratu zuten, taldearen izen berekoa. Grabaketetan, Elortza eta Ruedaz gain, aritu ziren Josu Zabala soinuarekin, Iban Amorante tronpetarekin, eta ahotsekin Erika Lagoma, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Elortza, Igor. (2024). «Mejillonekoek 'Hitz esana' erabiltzen dute» X (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. a b «Igor Elortzak eta Rafa Ruedak ‘Anonyme Popular’ disko-liburua kaleratu dute» KULTUR SHAREA 2022-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  3. Oiarzabal, Iraia. (2023-01-24). «Anonyme Popular, ziztada esnagarri bat garen eta izan nahi dugun horretan» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).

Kanpo estekak aldatu