Gu ta Gutarrak (musika taldea)
Euskal musika taldea
(«Gu ta Gutarrak» orritik birbideratua)
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gu ta gutarrak (argipena)».
Gu ta Gutarrak, Unai Iturriagak, Josu Zabala Ajuriagerrak eta Igor Elortzak, 2006an sortutako musika taldea da.
Gu ta Gutarrak | |
---|---|
Datuak | |
Urteak | 2006 - 2008 |
Taldekideak | |
Unai Iturriaga Igor Elortza Josu Zabala Ajuriagerra Jose Manuel Sampedro "Xanpe" Aitor Rubio | |
Ibilbidea
aldatuHamar urte lehenago 7 Eskaleren esperientzia onaren ondoren, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariak eta Josu Zabala musikaria (Hertzainak) berriz elkartu ziren Gu ta Gutarrak egitasmoa sortzeko. Oraingoan ere bertsoa eta herri musika izan ziren ikuskizunaren ardatza, baina musika bertsora moldatu zuten. 2007ko otsailetik 2008ko ekaina bitartean aritu ziren saioak eskaintzen, eta emanaldi bakoitzak berezitasun bat zuen: tokiko lagun sortzaile bat gonbidatzen zuten taulara. Durangoko Plateruena kafe antzokian eskaini zuten azken emanaldia, eta hori jasotzen du Despedidea DVDak.
Diskografia
aldatuErreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat «Gu ta Gutarrak (musika taldea)» artikulutik hartua da. Artikulu hark {{{egilea}}} du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.