Ireki menu nagusia

Azken garaipena (2011), Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiekin osatutako komikia da. 2052. urtean kokatutako istorio honek zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu.

Azken garaipena
Audioa
Iban Zaldua, Azken garaipena komikiaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data 2011
Generoa Komikia
Ilustratzailea Julen Ribas
Orrialdeak 48
ISBN 978-84-938938-9-7
Sariak 2012ko Euskadi Literatura Saria (Haur eta Gazte Literatura)

ArgumentuaAldatu

Azken garaipenak ukronia bat plantetatzen du, hau da, historiako gertakari bat aldatu eta horrek eragindako kate-erreakzioan oinarritzen du narrazioa. Nolakoa litzateke gure egoera 2052. urtean, Hitler-ek II. Mundu gerra irabazi izan balu? Hori da komikiaren planteamentua. Protagonista, polizia kriminaleko teniente bat da, Sigrid Frisch. Krimen misteriotsu batzuk ikertu behar ditu Alemanian: hilotz batzuk hasiko dira agertzen, eta denon harridurarako, zilborra dute. Orduan hasiko da abentura korapilotsua.

Kontakizunak zientzia-fikzioa eta genero beltza uztartzen ditu, askotariko irakurketa mailak eskainiz. Besteak beste, historiako gertakarien berrikustea, irakurketa metanarratiboa, eta zientzia fikzioa eta errealismo zorrotzena uztartzea[1].

SariakAldatu

Komiki honekin, egileek 2012ko euskarazko Haur eta Gazte Literara alorreko Euskadi saria jaso zuten[1]. Sari hau komiki bati eman zitzaion lehenengo aldia izan zen[2]. 2013an, OEPLIk, Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak, IBBYren Ohorezko Zerrendarako aukeratu zuen. Zerrenda horretan Espainiako estatu osoko bederatzi lan aukeratzen dira bi urtean behin, Azken garaipena izanik zerrendako komiki bakarra[3].

Gazteentzako lan gisa aurkeztu bada ere, bada esaten duenik helduentzako obra dela[4].

Azken garaipena Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu zen lehenbizi, baina liburu formatuan ere eskuragarri dago Ikastolen Elkarteak argitaraturik.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Kultura eta Hizkuntza Politika, Kultura sustatu Euskadi Literatura Sariak . Noiz kontsultatua: 2017-10-03.
  2. E-gorblog "Azken garaipena" komikia, 2012ko Euskadi Literatura Sarien euskarazko haur eta gazte literaturazko lanik onenaren saria! . Noiz kontsultatua: 2017-10-03.
  3. E-gorblog Beste sari bat "Azken garaipena"rentzat! . Noiz kontsultatua: 2017-10-03.
  4. Entzun aldizkaria Azken garaipena . Noiz kontsultatua: 2017-10-03.

Kanpo estekakAldatu