Zientzia-fikzio
Zientzia-fikzioa arte-genero zabala da: etorkizunean edo unibertso ezezagunetan gerta litekeenaz hipotesiak egiten dira, egungo zientzia- eta teknika-ezagueretan oinarrituta. Zientzia-fantasiarekin nahas daiteke, baina genero horren kokalekua fantasiako munduak izaten dira (Eraztunen Jauna, kasu).
Zientzia-fikzioak hainbat ezaugarri ditu:
- Etorkizunean edo denbora alternatiboan kokatzen da.
- Kanpo-espazio edo bizitza estralurtarrarekin du harremana.
- Aurkikuntza zientifiko edo teknologiko berrien aplikazioa: denbora bidaiak, nanoteknologia, robotak...
- Gaur egun edo lehen ezagutu ziren sistema politiko edo sozial desberdinak agertzea.
SailkapenaAldatu
GogorraAldatu
Egileak bere garaiko zientzia eta teknikaren proiekzioak egiten baditu etorkizunerantz, zientziari dagokionez sinesgarri egiteko asmoz, zientzia fikzio gogorra egiten duela esaten da.
Garaian garaiko sinesmen zientifikoetatik asko urrundu gabe egiten den literatura da. Horretarako, egileak zientzia kontuak ondo jakin behar ditu eta ezin ditu garaian garaiko uste zientifikoak saihetsi.
BigunaAldatu
Egilearen helburu nagusia giza emozioak, gizartearen bilakaera eta abar izaten dira. Egilea ez da asko kezkatzen fisikaz, astronomiaz eta beste kontu zientifikoez: kezka nagusia giza jokabideak ditu, gizarte kontuak direlako.
EuskarazAldatu
Genero honetan zerbait argitaratu duten idazleen zerrenda osatu gabe bat (alfabetikoki):