Eremulauak kulturaren inguruko informazioa eta iritziak eskaintzen zituen euskarazko blog itxurako webgunea zen. Ikus-entzunezkoak, musika, literatura eta artearen ingurukoak ziren bere edukiak.

Historia aldatu

2004ko abenduan jarri zuten abian EHUk Leioan duen kanpusean kazetaritza ikasten ari ziren hiru lagunek: Haritz Pascual, Gorka Bereziartua eta Xabier Doncelek[1].

2006an, lehen urteurren jaia antolatu zuen webguneak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Horren ondotik, urte bereko maiatzean Eremu Lauak Ediziogunea jarri zuten abian[1], Nun taldearen Collage diskoa argitaratuz. Urte bereko azaroan Akatu taldearen Utopiaren indarra diskoa argitaratu zuten. Bi diskoek Creative Commons erako lizentziarekin ikusi zuten argia.

2007an sortzaileak bestelako zereginetan hasi zirenean, geldialdia jasan zuen webguneak. 2008ko otsailaren 4an Harea poltsikoetan (eremulauak.com-en agurra) izeneko adierazpenaren bitartez webgunea berritzeari utziko ziotela iragarri zuten bere koordinatzaileek.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Iñaki Esnaola (2006.12) entzun.com - musika ataria. (Noiz kontsultatua: 2018-01-26).[Betiko hautsitako esteka]