Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia edo EANA[1] (ingelesez: International Atomic Energy Agency) Nazio Batuen Erakundearekin lotuta dauden organoetako bat da.
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | AIEA eta IAEA | |
Mota | Nazio Batuek ezarritako erakundea eta podcasta | |
Herrialdea | Austria | |
Jarduera | ||
Kidetza | Digital Preservation Coalition eta International Association of Scientific, Technical, and Medical Publishers (en) | |
Eskumendekoak | ||
Enplegatuak | 2.500 (2021eko ekaina) | |
Agintea | ||
Zuzendaria | Rafael Grossi (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Jabea | Nazio Batuen Erakundea | |
Zeren jabe | ||
Ekonomia | ||
Aurrekontua | 380.000.000 € (2021eko ekaina) | |
Historia | ||
Sorrera | 1957 | |
Desagerpena | 2023ko uztailaren 11 | |
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (2005) | |
webgune ofiziala |
Erakunde hau Vienan hasi zen funtzionatzen, 1957ko uztailaren 29an. Urte bereko azaroan Batzar Nagusiak onartu egin zuen Agentziaren eta NBEren arteko harremana. Energia atomikoa mundu osoan bakea, osasuna eta garapena lortzeko erabiltzea bultzatu eta azkartu nahi zen honela.
Emandako laguntza helburu militarrekin ez dadin erabil dauka helburutzat. EANAk segurtasun nuklearrerako eta ingurugiroaren babeserako neurriak ezartzen ditu, kooperazio teknikoaren bidez herrialde kideei laguntzen die eta energia nuklearrari buruzko informazio zientifiko eta teknikoaren elkartrukatzea sustatzen du.
Garapen bidean dauden gobernuei laguntza emateko aholkulariak, ekipoa eta gaitasuna ditu. Ezagutza teoriko eta praktikoen transmisioa bultzatzen du, herrialde hartzaileek euren energia atomikoaren programak era eraginkor eta seguruan gauzatu ahal ditzaten.
Erradiazioen aurka babesteko segurtasun-neurri oinarrizkoak ere azaltzen ditu, eta praktika-araudiak argitaratzen ditu operazio jakin batzuen inguruan, material erradioaktiboaren garraioa barne.
2005ean Bakearen Nobel Saria eman zioten Mohamed ElBaradei bere zuzendariarekin batera.
Gaur egun ere EANAren egoitza Vienan (Austria) dago, eta 144 herrialde dira bertako kide.
Kideak
aldatuVatikano Hiria eta Nazio Batuen Erakundeko herrialde asko EANAko kideak dira.
EANAko kideak ez diren herrialdeak:
- Andorra
- Antigua eta Barbuda
- Bahamak
- Bahrain
- Barbados
- Bhutan
- Burundi
- Cabo Verde
- Dominika
- Ekialdeko Timor
- Ekuatore Ginea
- Fiji
- Gambia
- Grenada
- Ginea
- Ginea-Bissau
- Guyana
- Israel
- Kiribati
- Komoreak
- Kongoko Errepublika
- Laos
- Lesotho
- Maldivak
- Mikronesiako Estatu Federatuak
- Nauru
- Nepal
- Oman
- Papua Ginea Berria
- Ruanda
- Saint Kitts eta Nevis
- Saint Vincent eta Grenadinak
- Salomon Uharteak
- Samoa
- San Marino
- Santa Luzia
- Sao Tome eta Principe
- Somalia
- Surinam
- Swazilandia
- Tonga
- Trinidad eta Tobago
- Turkmenistan
- Tuvalu
- Vanuatu
EANAtik erretiratu diren herrialdeak:
- Ipar Korea (1974–1994)
- Kanbodia (1958–2003)
Onarpen-dokumentuen berrespena jasotzeko dauden herrialdeak:
- Togo (2004)
EANAren presidenteak historian zehar
aldatuHerrialdea, izena | Aldia |
---|---|
AEB - W. Sterling Cole | 1957–1961 |
Suedia - Sigvard Eklund | 1961–1981 |
Suedia - Hans Blix | 1981–1997 |
Egipto - Mohamed ElBaradei | 1997 - Gaur egun |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) EANAren webgune ofiziala
- (Arabieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Errusieraz) (Txineraz) Nazio Batuen sistemaren organigrama