Astilleroko Bandera
Astilleroko Bandera (gazteleraz Bandera Real Astillero de Guarnizo), Kantabriako El Astillero herrian 1971etik aurrera jokatu izan den estropada da. Erlojuzkontra jokatzen da. Bi aldiz jarraian edo hiru aldiz irabazten duenak Guarnizoko sari nagusia eskuratzen du.
Astilleroko Bandera | |
---|---|
Sorrera | 1971 |
Herria | El Astillero, Kantabria |
Antolatzailea | S.D.R. Astillero |
Partehartzaileak | KAE Liga |
Modalitatea | erlojupekoa |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken ekitaldia | 2023 |
Irabazlea(k) | Gizonezkoak:![]() Emakumezkoak: ![]() |
Etxeko trainerua da ekitaldi gehienak irabazi dituena, 14 hain zuzen ere.
Historia Aldatu
Trainerua goi mailan izan denean garrantzi handiko bandera izan da, eta hau batez ere 70. eta 80. hamarkadatan eta ondoren TKE Liga hasi denetik hona.
Hainbat urtetan ez da Astilleroko Bandera jokatu, arrazoi ezberdinak direla medio:
- 2006 eta 2007 urteetan trainerua zigorturik egon zenez ez zen estropada jokatu.
- 2011ean Astillerok bere bandera antolatu beharrean Santanderko Bandera antolatu zuen.
- 2019an TKE LIgara itzuli zenean Santanderko Badian jokatzera behartu zuen Ligak, Astilleroko eremua egokia ez zela ikusita. Horrela beraz Repsol Bandera antolatu zuen Kantabriako hiriburuan.
Palmaresa Aldatu
Garaipenak Aldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Astillero | 14 | 1971, 1972, 1975, 1976, 1978, 1998, 1999, 2000, 2002, 2004, 2005, 2008, 2009, 2018 |
San Juan (Koxtape, Yola eta Donibaneko) |
6 | 1985, 1986, 1989, 1990, 1991, 1992 |
Kaiku | 4 | 1981, 1982, 2012, 2021 |
Lasarte (Michelin) | 3 | 1973, 1974, 1979 |
Orio | 3 | 1983, 1984, 2023 |
Zumaia | 2 | 1987, 1988 |
Castropol | 2 | 1994, 1995 |
Ciudad de Santander | 2 | 1993, 2001 |
Hernani | 1 | 1977 |
Santurtzi | 1 | 1980 |
Santoña | 1 | 1996 |
Pedreña | 1 | 1997 |
Mecos | 2003 | |
Urdaibai | 1 | 2010 |
Hondarribia | 1 | 2016 |
Lapurdi | 1 | 2022 |
Emakumezkoen estropada Aldatu
Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligarako puntuagarria zen estropada izan zen.
Urtea | Liga | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|---|
2014 | Gipuzkoako Liga | Hibaika | Zumaia | Orio |
2015- 2022 |
ez zen jokatu | |||
2023 | ETE Liga | Zarautz | Zumaia | Kaiku |