Añanako kuadrilla

Arabako eskualdea


Añanako kuadrilla Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da, probintziako hegomendebaldean kokatuta dagoena. Ebro ibaiaren inguruko zenbait haranek osatua da, eta "Arabako Ibarrak" izena ere hartzen du. Eskualdeko administrazio erakundeak Ribabellosan (Erriberabeitia) daude, nahiz eta biztanle gehien dituen udalerria Iruña Oka den.

Añanako kuadrilla
 Euskal Herria

Añanako kuadrilla armarria

Bergantzu.
Administrazioa
Herrialdea Araba
Udalerriak10
EskualdeburuaRibabellosa
Herri handienaIruña Oka
Izen ofiziala 
PresidenteaRubén Torremocha Galán
(EAJ)
Geografia
Koordenatuak42°46′17″N 2°55′08″W / 42.7714°N 2.91879°W / 42.7714; -2.91879
Azalera698,72 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Añanako kuadrilla 1840. urtean sortu zen. Garai hartararte, kuadrillako udalerriak Gasteizko kuadrillan barna zeuden. Gaur egun, oso gutxi populatutako eskualdea da, 700 km2 inguruko azalera batean 8.700 biztanle inguru bizi direlarik (12,49 biz/km2).

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Aiarako kuadrilla eta Zuia-Gorbeialdea, hegoalde eta mendebaldean Burgosko probintzia (Espainia) eta ekialdean Gasteizko kuadrilla, Trebiñuko Konderria eta Urizaharra eta Bastidako udalerriak mugakide ditu.

Udalerrien eta kontzejuen xehetasunak

aldatu

Hamar udalerri biltzen ditu Añanako kuadrillak.

10 udalerri hauetan 113 herri kokatzen dira eta hauetatik bi herrik dute 1.000 biztanle baino gehiago, Ribabellosa eta Langraiz Oka.

# Udalerria ▪︎Herriburua, •Kontzejuak eta •Herriak[1] Alkatea Alkatearen alderdi politikoa Biztanleria
(2023)
Biztanleriaren
ehunekoa,
Añana kuadrillako
guztizkoan
Azalera
(km²)
1 Añana Atiega
▪︎Gesaltza Añana
Juan Carlos Medina Martinez Euzko Alderdi Jeltzalea 156 %1,64 21,92
2 Armiñon ▪︎Armiñon
Estavillo
Lacorzana
Juan Muñoz Bartolome Euzko Alderdi Jeltzalea 232 %2,44 10,57
3 Berantevilla ▪︎Berantevilla
(•Berantevilla
Escanzana
Lacorzanilla)
Lacervilla
Mijancas
Santa Cruz del Fierro
Santurde
Tobera
Isabel Arbaizagoitia Peral Euzko Alderdi Jeltzalea 451 %4,74 35,73
4 Erriberabeitia Igai
Manzanos
Melledes
Quintanilla Erriberabeitia
Ribaguda
▪︎Ribabellosa
Amado Martinez de Iturrate Kuartango Ribera Baja Bizirik 1.423 %14,96 27,74
5 Erriberagoitia
Antezana
Anuntzeta (•Anuntzeta
Mimbredo)
Arbigano
Arreo
Artatza-Axkoeta
(•Artatza
Axkoeta)
Barrón
Basquiñuelas
Biloria
Caicedo Sopeña
Castillo Sopeña
Hereña
Lasierra
Leziñana Oka
Morillas
Nuvilla
Ormijana
Padul
▪︎Pobes
San Miguel
Subilla Morillas
Tuyo
Villabezana
Villaluenga
Villambrosa
Javier Gallego Rodriguez Euzko Alderdi Jeltzalea 828 %8,70 119,78
6 Gaubea Astulez
Acebedo
Bachicabo
Barrio
Basabe
Boveda
Corro
Espejo
Fresneda
▪︎Uribarri Gaubea
Ginea
•Gurendes-Quejo
(•Gurendes
Quejo)
•Karanka eta Mioma
(•Karanka
Mioma)
Karkamu
Nograro
Osma
Pinedo
Kintanilla
Tobillas
Tuesta
Valderejo
(•Lahoz
Lalastra
Ribera
Villamardones)
Valluerca
Villamaderne
(•Bellojin
Villamaderne)
Villanañe
Gorka Salazar Senso Euzko Alderdi Jeltzalea 1.066 %11,20 244,06
7 Iruña Oka Billoda
▪︎Langraiz Oka
Mandaita
Olabarri
Tresponde
Migel Angel Montes Sanchez Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra 3.597 %37,81 53,25
8 Kuartango Anda
(•Anda
Andagoia
Katadiano)
Aprikano
Etxabarri
(•Etxabarri
Tortura)
Inurrieta
Jokano
Luna
(•Arriano
Artxua
Gillarte
Luna)
Marinda
(•Iñurrieta
Marinda
Ondokolanda/Santa Eulalia
Urbina Basabe
Villamanca)
Sendadiano
Urbina Eza
Uribarri
▪︎Zuhatzu Kuartango
Miren Meabe Carro Euzko Alderdi Jeltzalea 401 %4,21 84,39
9 Lantaron
Alcedo
Bergonda
Caicedo Yuso
Fontecha
▪︎Komunioi
Larrazubi
Leziñana
Molinilla
Salcedo
Sobrón
Turiso
Zubillaga
Jesús Barredo Arana Euzko Alderdi Jeltzalea 938 %9,86 61,77
10 Zanbrana Bergantzu
Ozio
Zabalate
▪︎Zanbrana
Aitor Abecia Jiménez Independentea 422 %4,43 39,51
Añanako kuadrilla 9.514 %100,00 698,72

Inguru naturala

aldatu

Valderejoko natura parkea eskualde honetan kokatuta dago eta zonalde honetako ondare natural ikusgarria da, Vallegrull mendia (1.226 m) tontor nagusia duelarik.

Kultura

aldatu

Ondarea

aldatu

Erromatar Inperioaren sasoiko Iruña-Veleiako aztarnategia nabarmentzekoa da, Iruña Oka udalerrian kokatutakoa. Bertan euskarazko idazkunak topatu zituztela iragarri zuten, inoizko zaharrenak izango zirenak, baina aditu batzorde batek faltsutzat hartu zituzten azkenean 2008an.

Ondare erromanikoa azpimarratzekoa da, eliza hauek eskualdean daudelarik: Tuestako Jasokundearen Andra Marirena, Karkamoko San Joanena eta Toberako Andra Marirena.

Euskara

aldatu

Euskal Herriko eskualderik erdaldunetarikoa dugu Añanakoa, izan ere euskara desagertu zen XVI. mendean edo toki batzuetan lehenago.

Hala ere, 1995ean antolatu zuten lehenenengo aldiz "Euskara Añanan" izeneko festa eta aldarrikatzeko eguna, eta urtero udalerri bat jardunaldi honetaz arduratzen da. Ikastolarik eza eta biztanleen zahartzea bi oztopo nagusien artean daude eskualdean euskal hiztunak irabazi eta pizteko, antolatzaileen iritziz.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Arabako Toki Erakundeak» Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu