Arabako Lautadako kuadrilla

Arabako eskualdea
Aguraingo kuadrilla» orritik birbideratua)


Arabako Lautadako kuadrilla (lehen, Aguraingo kuadrilla) Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago, Arabako Lautada izeneko eskualdea edo eremu geografikoa hartuz. Zortzi udalerrik eta 60 herrik edo kontzejuk osatzen dute, eta hiriburua Agurain bera da. Ia 400 km2-ko azalera dauka eta 11.870 biztanle zituen 2009an.

Arabako Lautadako kuadrilla
 Euskal Herria

Arabako Lautadako kuadrilla armarria

Agurain eta Arabako Lautada.
Administrazioa
Herrialdea Araba
Udalerriak8
EskualdeburuaAgurain
Herri handienaAgurain
Izen ofiziala 
PresidenteaGustavo Fernando Fernández Villate
(EH Bildu)
Geografia
Koordenatuak42°51′49″N 2°27′31″W / 42.86351°N 2.45863°W / 42.86351; -2.45863
Azalera397 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²


Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Gipuzkoako Debagoiena eta Goierriko eskualdeekin egiten du muga; hegoaldean, Entzia-Iturrietako Partzuergoarekin; ekialdean, Nafarroako Burundarekin, eta mendebaldean, Gasteizekin.

Inguru naturala

aldatu

Iparraldean, sartaldetik sortaldera Elgeako mendilerroa, Urkilla eta Altzania ditugu jarraian. Hego-ekialdean Entziako mendilerroa zabaltzen da bestela.

Ezaugarri hidrologikoei dagokienez, aipatzekoak dira ipar-ekialdean Zirauntza ibaia, eta erdialdean Zadorra ibaia, Araban arro hidrografiko handiena duen ibaia. Uribarri Ganboako urtegia ere, herrialde osoko ardatz hidrologikoa dena, eskualde honetan zabaltzen da.

Udalerriak

aldatu
 
Dulantziren ingurumariak.
# Udalerria Alkate Alderdi politikoa Biztanleak
(2009)
% Populazio osoa Lurraldea km²
1 Agurain Raul Lopez de Uralde Euskal Herria Bildu 4.801 40,4 37,8
2 Dulantzi Joseba Koldo Garitagoitia Odria Dulantziko Talde Independentea 2.620 22,1 19,9
3 Asparrena Txelo Auzmendi Jimenez Euskal Herria Bildu 1.644 13,9 65,2
4 Barrundia Igor Medina Isasa Euskal Herria Bildu 875 7,4 97,5
5 Donemiliaga Erika Letamendi Hurtado Euskal Herria Bildu 711 5,9 85,4
6 Burgu Maria Natividad Lopez de Munain Alzola Euzko Alderdi Jeltzalea 541 4,6 32,1
7 Iruraiz-Gauna Iratxe del Barco Euskal Herria Bildu 493 4,2 47,1
8 Zalduondo Gustavo Fernando Fernandez Villate Euskal Herria Bildu 185 1,5 12,0
Aguraingo kuadrilla 11.870 100 397,0

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

XVIII. mendeko amaiera arte euskararen erabilpena zabala zen Arabako Lautadako kuadrilla honetan, 1787ko testu honek aipatu bezala: "Hablan el idioma bascongado muchos pueblos de la Vicaría de Vitoria, todos los de Gamboa, los más de Salvatierra (...)". Bestela, Eugène Coquebert de Monbret-ek 1807an egindako ikerketaren arabera euskararen eremuan sartuta zeuden Asparrena, Agurain, Iruraiz-Gauna eta Barrundia, eta dezente hegoalderago zabaltzen zen. Luis Luziano Bonapartek azkenik XIX. mendeko bigarren erdialdean Barrundiaren barruan Marieta-Larrintzar eta Elgea herri euskalduntzat jotzen zituen, erdalduntze bidean Zuhatzola, Ozeta, Hermua eta Larrea, eta erdaldunduak gainontzekoak.

Euskalkiei dagokienez, Koldo Zuazok "Arabarrak Euskararen Herrian" (1999) izenburuko liburuan azaldu bezala, Arabako Lautadako kuadrilla bitan egongo zen banatuta euskalkiaren arabera: Barrundia aldea mendebaldeko eremu barruan, eta gainontzeko lurraldea erdialdekoan. Lehenengo eremuak, Barrundiak alegia, mendebaleko euskararen lurraldea den eta beste aldean dagoen Debagoienarekin bat egingo zuen, Aramaioko euskalki motarekin bat beraz. Bonapartek bereizketa horixe egiten zuen, Landa eta Uribarri Ganboa herriak Leintz ibarra eta Oñatirekin batera sailkatu zituenez.

Bestela, Donemiliaga, Agurain, Iruraiz-Gauna eta eskualdeko gainontzeko herriek tarteko hizkera baten lurraldea osatuko zuten, hiru euskalki lurralderen nahasketa: Alde batetik, gipuzkeraren (gaur egun erdialdeko euskara) osagarriak edukiko zituen, eta hori geografikoki erabat azalduta dago Zegama beste aldean gelditzen delarik. Beste alde batetik, Sakanako hizkerak eragin nabarmena izango zuen, jakina, nafarrerarena, alegia. Eta, azkenik, mendebaleko euskararen eragina lurralde honetara iritsiko zen.

Gaur egun, euskal hiztunen portzentajea % 15-20koa da, eta azken urteotan Aguraingo ikastolan eta hezkuntza arloan ezagutza areagotzea lortu dute. Azkenik, Araba Euskaraz hiru aldiz antolatu dute eskualdean, birritan Agurainen (1985 eta 2010ean) eta Araia eta Zalduondon behin (1998an).

Ondarea

aldatu

Historiaurreko ondarea azpimarragarria dago ingurune honetan, Agurainen kokatuta dauden Egilatz, Sorginetxe eta Larrasoilgo trikuharriak besteak beste.

Monumentu erlijiosoei dagokionez eliza erromanikoak ikusgai daude eskualdean, Burgelu, Dulantzi eta Gazeokoak (Iruraiz-Gauna) hain zuzen ere.

Arlo zibilean armarridun etxe eta jauregiak, Erdi Aro eta Pizkunde garaikoak, eskualde honetako garrantzi historikoaren lekukoak dira.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu