Ireki menu nagusia

Espainia eta Frantzia arteko muga

Hispano-frantziar muga
Mugazainen postua Portaleten.

Espainia eta Frantzia arteko muga politiko eta administratiboa 1659an finkatu zuten. Mendebaldean Hendaia eta Hondarribia artean hasi, Pirinioen gainetik pasa eta Mediterraneon Cerbère eta Portbou artean amaitzen da.

EzaugarriakAldatu

Muga nagusiaAldatu

Hispano-frantziar muga 656,3 kilometro luze da, Frantziako hego-mendebaldean eta Espainiako ipar-ekialdean izanda. Bere mendebaldeko muturra Bizkaiko golkoan dago, Lapurdiko Hendaia eta Gipuzkoako Hondarribia artean (43° 22′ 32″ N, 01° 47′ 31″ W / 43.37556°N,1.79194°W / 43.37556; -1.79194). Ekialderantz jotzen du Pirinioetan zehar Andorraraino (42° 36′ 13″ N, 1° 26′ 30″ E / 42.60361°N,1.44167°E / 42.60361; 1.44167). Andorrak hispano-frantziar muga gelditzen du, 63,7 km espainiar aldean eta 56 km frantziarrean. Handik (42° 30′ 09″ N, 01° 43′ 34″ E / 42.50250°N,1.72611°E / 42.50250; 1.72611) Mediterraneorantz jotzen du, Ipar Kataluniako Cerbère eta Hego Kataluniako Portbou artean (42° 26′ 09″ N, 03° 10′ 26″ E / 42.43583°N,3.17389°E / 42.43583; 3.17389) amaiera izanik.

Hona hemen, mendebadetik ekialderantz, muga ondoko eskualdeak:

LlíviaAldatu

Espainiak Ekialdeko Piriniotan enklabe bat du: Llívia hain zuzen ere.

KonpantziaAldatu

Mendebaldeko muturretik gertu, Bidasoa ibaian, Konpantzia uhartea dago. Estatus berezia du: izan ere, kondominio bat da, eta herrialde biek partekatzen dute haren gaineko subiranotasuna.

HistoriaAldatu

AurrekariakAldatu

Hispano-frantziar mugaren finkatze formala 1659an ezarri zuten Espainiak eta Frantziak Pirinioetako Hitzarmenaren bitartez. Hurrengo urtean, Llíviako ituna sinatu zuen, noiz Frantziak Querol haraneko (Andorraren ekialdean) 33 herrien gaineko subiranotasuna lortu zuen.

Gero, leku jakin batzuetan itun zehatzak behar izan zituzten: 1764an Perpinyanen, Empordà eta Le Perthus arteko muga ezarri zuten[1] eta 1785ean Elizondon Aldude eta Luzaide artekoa.[2]

Baionako itunakAldatu

Behin betiko muga, gehiena egungoa dena, 1856 eta 1868 arteko Baionako itunetan adostu zuten. Elisabet II.aren eta Napoleon III.aren agintaldietan estatu biek itun berriak sinatu zituzten muga behin betiko finkatzeko:[3]

Azken aldaketakAldatu

Gero, estatu biek hitzarmen bereziak sinatu zituzten leku jakin batzuetan. 1980an Aragnouet-Bielsa tunelaren barneko muga finkatzeko hitzarmen bat egin zuten;[4] 1984an, Erronkari eta Ereta arteko errepidea egitean, 2.710 m²-ko azalerako elkarren arteko lagapena adostu zuten.[5]

1995ean, Schengengo Hitzarmena indarrean hasi zenean, pertsona eta merkantzia kontrolak kendu zituzten, mugan zehar zirkulatzeko askatasuna ezarriz.

MugarritzeaAldatu

 
Bera eta Biriatu arteko mugarria.

Baionako itunetan muga 602 mugarriren bitartez seinaleztatzea erabaki zuten. Mugarriak mendebaldetik ekialdera zenbakitu zuten: lehenengoa Bidasoan eta azkena Cap Cèrberen. Hizki eta zenbaki kontsekutiboak dituzte.

Llívia inguran beste 45 mugarri daude, erloju-orratzen kontra eta 1 zenbakitik hasita. Lehenengoa RD-68 errepidearen enklabearen sarreran dago. Estatu bien arduratzen dira mugarrien kontserbazioaz.[3][6]

Muga igarobide nagusiakAldatu

ErreferentziakAldatu