Zokoako gotorlekua

Zokoko gotorlekua Lapurdiko Ziburu udalerrian dagoen gotorleku bat da. Izen berdineko Zokoa auzoan dago, hain zuzen ere, Donibane Lohizuneko badiaren mendebaldean dago.

Zokoko gotorlekua
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Ciboure Fort Socoa.jpg
Zokoko gotorlekuaren irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaZiburu
Koordenatuak43°23′46″N 1°41′00″W / 43.396028°N 1.683394°W / 43.396028; -1.683394
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1627
JabeaHego Lapurdiko Hirigunea
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084380

HistoriaAldatu

Henrike IV.a Frantziakoaren aginduz, Jean D'Espagnet Bordeleko Auzitegiko burua heldu zen 1609an Lapurdira, aldean Pierre De Lancre mendekoa zekarrela. Hendaiara bertaratu zen ingurunearen marrazkiak egitera, baita Zokora ere, bertan gotorleku bat eraikitzeari begira. Frantziako estatu mugak finkatu eta Donibane Lohizune eta Ziburu espainiar itsas armadaren erasoetatik babestu nahi zuen.

1627an ekin zitzaion eraikitzeari, eta 1681ea Sébastien Le Prestre de Vaubank gotorlekuaren babeste harresi zabal bat eraikitzea agindu zuen. Bigarren Mundu Gerraren amaierarte eraikin militarra izan zen.

2011ko maiatzaren 13an Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak Frantziako Estatuari eraikina erosi zion.[1]


IrudiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu