San Martingo Harria
- Artikulu hau Pirinioetako mendateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Martin».
San Martingo Harria (frantsesez La Pierre Saint-Martin) Belaguako mendatearen gainean dagoen lekuaren izena da, 1.578 metroko altueran dagoena, Erraitzeko (gaztelaniaz Ernaz) mendilepoan kokatutakoa Erronkariko ibarraren (Nafarroa Garaia) eta Baretoseko ibarraren (Bearno) arteko mugan; Espainia eta Frantzia arteko mugan ere, beraz.
San Martingo Harria | |
---|---|
Eski estazioa | |
| |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia |
Kantonamendu | Aramitzeko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Ereta |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 00′ N, 0° 42′ W / 43°N,0.7°WKoordenatuak: 43° 00′ N, 0° 42′ W / 43°N,0.7°W |
![]() | |
Demografia | |
lapierrestmartin.com |
MendizaletasunaAldatu
Tokia ohiko abiapuntua da inguruko mendietara igotzeko, besteak beste Auñamendi (2.507 m), Arlas (2.044 m) eta Lakhura (1.877 m) tontorretara.
EspeleologiaAldatu
Ingurune karstikoak 140 km2-ko azalera du eta leize ugari ditu lur azpian, tartean 1.342 metroko sakonera duen San Martingo osina.
EskiaAldatu
Izen bereko eski estazioa dago mendateko alde frantziarrean, Ereta udalerrian eta 2.200 metrotan kokatutakoa, eta 55 hektareako azalera daukana.
Hiru behien zergaAldatu
San Martingo ingurune hau historia luzean zehar Hiru behien zergaren izeneko hitzarmena eta horrekin lotutako ekitaldiaren lekukoa izan da, abeltzain erronkariar eta biarnotarren arteko bakea ekarri zuena eta uztailaren 13ro hainbat turista erakartzen duena.
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Eski estazioko webgunea
Koordenatuak: 42° 58′ 40″ N, 0° 44′ 41″ W / 42.97778°N,0.74472°W{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page