Portalet
Portalet (bearneraz eta aragoieraz: O Portalet; frantsesez: Pourtalet) Pirinioetako mendatea da, Huescako Tena eta Bearnoko Ossau haranen artean dagoena. Espainiar aldea Sallent de Gállego udalerrian dago, Frantziakoa, berriz, Larunsen.
Portalet | |
---|---|
Geografia | |
Altuera | 1.794 m |
Mendikatea | Pirinioak |
Lurraldea | Pirinio Atlantikoak, Laruntz, Huescako probintzia eta Sallent de Gallego |
Portalet toponimoa okzitanierazko pòrt («mendate») hitzaren txikigarria da, beraz Portaleteko mendatea tautotoponimo bat da.[1].
Gaztelaniaz Portalet d'Aneu diote, Aneu haitza (2.364 metro) ingurumarian duelako. Mendateak 1.794 metroko altuera du.
Espainiatik A-136 errepidea igotzen da, Biescas aldean, N-260rekin lotzen dena. Frantziatik RD-934 errepidea hartu behar da, Laruns aldean RD-918rekin lotura duena. Neguan hainbeste elur duen ezen normalean itxita dagoen.
Antzinako aduanez gain, souvenirrak saltzen dituzten hainbat saltoki ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Astor, Jacques. (2002). Dictionnaire des noms de familles et noms de lieux du Midi de la France. Éditions du Beffroi, 622-623 or..