François Ravaillac
irakasle frantziarra
François Ravaillac (fʁɑ̃swa ʁavajak ahoskatua; Touvre, Angulematik hurbil, 1578 – Paris, 1610ko maiatzaren 27a) frantses konspiratzailea izan zen. Eskolako maisu izan zen, besteak beste. Parisa joan zen, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako erregea, Austriako Etxearekiko haustura prestatzen ari zena, hiltzeko asmoz. Aitortu ondoren, erregeri atzetik jarraitu, eta bi labankada eman zizkion. Erregea hil egin zen, eta Ravaillacek bere kabuz jardun zuela azaldu zuen konspiratzailearen aurkako epaiketan. 1610eko maiatzaren 27an, laurdenkatu egin zuten.
François Ravaillac | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Angulema, 1578 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1610eko maiatzaren 27a (31/32 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: dismemberment (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta etxeko langilea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.