Club de Remo Pontejos
Club de Remo Pontejos (euskaraz: Pontejos Arraun Kluba) Marina de Cudeyoko Pontejos auzoko arraun taldea zen. Egun KAE Ligan aritutakoa, Jose Luis Valdueza zen bere traineruaren izena.
Club de Remo Pontejos | |
---|---|
Sorrera | 1964 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Jose Luis Valdueza |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Webgunea | www.facebook.com |
Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartu izan du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.
Historia aldatu
Elkartea 1964ko apirilaren 18an sortu zuten baina 1994 arte ez zuen trainerua atera. Zuzendaritza taldeko kide batzuk ez zuten begi onez ikusi trainerua atera eta eliteko taldea bihurtzea eta 1995ean taldea banatu eta harrobiarekin lan egingo zuen talde berria osatu zuten, Club de Remo San Pantaleón.
CR Pontejosek aurrera jarraitu zuen bere traineruaren proiektuarekin eta emaitzak onak izan zituen, hainbat bandera irabazi eta txapelketa garrantzitsuak jokatuz, hala Espainiako txapelketak eta KAE Ligak. Urterik onenak 2005, 2006 eta 2007 izan ziren, bandera ugari irabazi eta Kantabriako txapelketan hirugarren egiteaz gain KAE Ligako seigarrena izan baitzen bi aldiz. 2008an, arazo ekonomikoak zirela eta ezin izan zuen KAE Ligan parte hartu eta desegin zen.
Gaur egun Ligetan parte hartzen ez duen arren kantabriarren arteko estropadetan aritzen da, Kantabriako txapelketan ere bai.
Palmaresa aldatu
Txapelketak aldatu
- Espainiako txapelketa
- Laugarrena (1): 2006an.
- Parte hartu: 2000, 2003, 2006.
- Kantabriako txapelketa
- Hirugarrena (1): 2006an.
Ligak aldatu
- KAE Liga:
- Seigarrena: 2006, 2007.
Irabazitako banderak aldatu
- Pontejosko Bandera (2): 2004, 2005.
- Santurtziko Bandera (1): 2005.
- Getxoko Bandera (1): 2005.
- Santoñako Bandera (1): 2005.
- Marina de Cudeyoko Bandera (1): 2005.
- Portugaleteko Bandera (1): 2005.
- Algortako Bandera (1): 2005.
- Ría del Asón Bandera (1): 2005.
- Getariako Bandera (1): 2006.
Azken denboraldiak aldatu
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 19.a | - |
2004 | Federazio Liga, 7.a | - |
2005 | Federazio Liga, 9.a | - |
2006 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2007 | KAE 1 Liga, 6.a | - |
2008- | ez |
Beteranoak aldatu
Club de Remo Pontejos | |
---|---|
Herria | Marina de Cudeyo, Kantabria |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | urdina eta zuria |
Trainerua | Pontejos |
Palmaresa | 0 ABE Liga 0 Kantabriako Txapelketa |
2023 | 3.a (ABE Liga) |
2012an sortu zuen trainerua eta urte berean ABE Traineruen Ligan bigarren postua lortu zuen, 2013an errepikatu zuena. Arraunlari beteranoekin osaturiko traineru kantabriar bakarra izan da urte hauetan eta podiumetik gertu ibili da urtero.
Palmaresa aldatu
- ABE Traineruen Liga (0): bigarrena 2012, 2013 eta 2021ean.
Denboraldiak aldatu
Urtea | ABE Liga |
---|---|
2012 | 2.a |
2013 | 2.a |
2014 | ? |
2015 | 5.a |
2016 | 4.a |
2017 | 4.a |
2018 | 6.a |
2019 | 6.a |
2020 | - |
2021 | 2.a |
2022 | 3.a |