Sidonie Gabrielle Colette (Saint-Sauveur-en-Puisaye, Borgonia, 1873ko urtarrilaren 28a - Paris, 1954ko abuztuaren 3a) frantziar idazlea izan zen. Eleberrigile gisa egin zen ezagun, baina aktore eta kazetari lanak ere egin zituen. 1949 eta 1954 bitartean Goncourt akademiako lehendakari izan zen.

Colette

Goncourt Akademiako presidentea

1949 - 1954
Lucien Descaves (en) Itzuli - Roland Dorgelès (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSidonie-Gabrielle Colette
JaiotzaSaint-Sauveur-en-Puisaye1873ko urtarrilaren 28a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaMaison de Colette à Besançon (en) Itzuli
Maison natale de Colette (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1954ko abuztuaren 3a (81 urte)
Hobiratze lekuaGrave of Colette (en) Itzuli
Père Lachaise hilerria
Familia
AitaJules Colette
Ezkontidea(k)Maurice Goudeket (en) Itzuli
Henry Gauthier-Villars  (1893ko maiatzaren 15a -  1906)
Henry de Jouvenel  (1912ko abenduaren 19a -  1923)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, mamu-idazlea, kazetaria, libretista, gidoilaria, ipuingilea, antzerkigilea, prosalaria, aktorea eta idazlea
Lateralitateaeskuina
Enplegatzailea(k)Le Figaro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaGoncourt Akademia
Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Itzuli
Izengoitia(k)Willy eta Colette Pavic

IMDB: nm0171372 Allocine: 36041 Allmovie: p715136 IBDB: 92700
Musicbrainz: 9ccc1da1-58e2-4f87-a0ed-de17aaab1aec Discogs: 648085 IMSLP: Category:Colette Find a Grave: 1638 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Hasierako urteak

aldatu

Sidonie Landoy "Sido"-ren lau seme-alabetan laugarrena izan zen Gabrielle Collete. Aita, Jules-Joseph Colette kapitaina izan zen, 1859an Meleganoko guduan hanka bat galdu ondoren irakasle jardun zena. Heziketa laikoa jaso zuen eta haurtzaro zoriontsua izan zuen 1930an "Sido" eleberrian azaldu zuenez.

Ibilbide literarioa

aldatu

Oraindik nerabe zela bera baino 15 urte zaharragoa zen Henry Gauthier Villars (Willy izenaz ere ezaguna) ezagutu zuen, eta 1893an ezkondu ziren Châtillon-sur-Loingen. Senarrak eleberri herrikoiak idazten zituen eta ohikoa zuen "beltzak" erabiltzea. Colletten idazlanak ere bere izenean sinatu zituen hainbatetan 1923an Colette bere izenez sinatzen hasi zen arte.[1] Senarraren bidez Claudine eleberri-saila eman zuen argitara, arrakasta handia izan zuena (1900-1903). Dibortziatu ondoren (1906), eleberriak idazten segitu zuen (Les Vrilles de la vigne, 1908; La Retraite Sentimentale, 1907; La Vagabonde, 1910) eta, 1912an, bigarrenez ezkondu ondoren, L´envers du music-hall (1913) antzerki-lana eman zuen.[2]

 
Colette eta Mathilde de Morny “Missy”

1906ean dibortziatu egin zen eta idazten jarraitu zuen arren Music hallean mimo gisa pantomimak eginez jardun zuen lanean bizimodua aurrera ateratzeko. Urte hauek eskandalu eta askatasun moral urteak izan ziren. Hainbat harreman homosexual izan zituen, bereziki Mathilde de Morny (Missy) artistarekin[3]. Bere bisexualitatearen eragina nabarmena da bere lan artistikoetan ere.[4]

1912an Henry de Jouvenel politikari eta kazetariarekin ezkondu zen eta honen bidez Le matin egunkarirako artikuluak eta erreportajeak idazten hasi zen. Honekin izan zuen Colettek alaba bakarra, Colette Renée de Jouvenel, proventzeraz "Bel-Gazou" deitu zuena.

Lehen Mundu Gerraren garaian ere kazetari jardun zen[5], eta bere bizitzako gorabeherak oinarri zituzten eleberriak idatzi zituen hurrengo urteetan, haien artean Les Heures longues (1917), La Maison de Claudine (1922), eta Sido (1930).

40 urteak beteta zituela bere senarraren semea zen Bertrand de Jouvenel 16 urteko gaztearen amorante bihurtu zen. Harreman honek 5 urte iraun zituen eta Chéri (1920) eta Le Blé en herbe (1923) idazlanen oinarria izan ziren. Henry de Jouvenelekin 1923an sinatu zuen dibortzioa.

1919 eta 1925 artean Colette Maurice Ravel konpositorearekin elkarlanean jardun zen L’Enfant et les sortilèges fantasia lirikoa burutzeko.

1932an “Le Pur et l'Impur” argitaratu zuen Renée Vivien frantsesez idazten zuen britainiar poetaren bizitzan oinarritutako eleberria, eta izugarrizko eskandalua sortu zuena. Urte berean, eta bizimodua ateratzeko premiak jota, Pariseko Miromesnil kalean edertasun zentro bat ireki zuen, baina arrakastarik izan ez, eta berehala itxi behar izan zuen.[6]

1933tik 1936ra Le journal egunkarian antzerkigintza kritikaz arduratu zen.

1935ean Maurice Goudeket jatorri judua zuen kazetariarekin ezkondu zen, azken hau Compiègneko kontzentrazio-esparrutik atera ondoren. Goudeket aspaldiko laguna zuen, 1925. urtean ezagutu bai ziren, eta azken urteetan jasan zuen aldaketako artritisa jasaten lagundu zion, batez ere 1944 urteaz geroztik.

Azken urteak

aldatu

1945ean Goncourt Akademiako kide hautatua izan zen, eta 1949-1954 bitartean lehendakari funtzioak bete zituen bertan.

1948an Goudeket Coletteren idazlan guztiak argitaratzen hasi zen eta Colette nazioarte mailan ezagutzera eman zuen.

Azken urteetan Parisko Errege Jauregiaren  inguruan bizitzen jarri zen eta han bizi izan zen bere heriotza arte.

Maitasuna, sentsualitatea, jeloskortasuna, emakumeak, animalien mundua eta naturaren edertasuna gailentzen ziren Coletteren lanetan.

Parisen zendu zen 1954an, eta bertako Père Lachaise hilerrian dago lurperatua. Colettek ez zuen hileta elizkizunik nahi izan ateoa bai zen, baina Frantziako Errepublikak Estatu-hileta egin zion, eta ohore hori izan zuen bigarren frantziar emakumea izan zen.

Eleberriak

aldatu
 
Claudine a l'ecole lanaren lehen argitalpena, 1900
  • Claudine à l'école (1900)
  • Claudine à Paris (1901)
  • Claudine s'en va (1903)
  • Minne (1904)
  • Dialogues de bêtes (1904)
  • La Retraite sentimentale (1907)
  • Les Vrilles de la vigne (1908)
  • L'Ingénue libertine (1909)
  • La Vagabonde (Mari-Alderrai) (1910)
  • L'Entrave (1913)
  • L'Envers du music-hall (1913)
  • Prrou, Doucette et quelques autres (1913)
  • La Paix chez les bêtes (1916)
  • Les Heures longues (1917)
  • Dans la foule (1918)
  • Mitsou ou Comment l'esprit vient aux filles (1919)
  • Chéri (1920)
  • La Chambre éclairée (1922)
  • La Maison de Claudine (1922)
  • Le Blé en herbe (1923)
  • La Femme cachée (1924)
  • L'Enfant et les Sortilèges (1925)
  • La Fin de Chéri (1926)
  • La Naissance du jour (1928)
  • La Seconde (1929)
  • Sido (1930)
  • Le Pur et l'Impur (1932)
  • La Chatte (1933)
  • Duo (1934)
  • Mes apprentissages (1936)
  • Splendeur des papillons (1936)
  • Bella-Vista (1937)
  • La Jumelle noire (1938)
  • Le Toutounier (1939)
  • Chambre d'hôtel (1940)
  • Julie de Carneilhan (1941)
  • Journal à rebours (1941)
  • Le Képi (1943)
  • Nudité (1943(
  • Gigi (1944)
  • Paris de ma fenêtre (1944)
  • L'Étoile Vesper (1946)
  • Le Fanal bleu (1949)
  • Paradis terrestre (1953)

Hilondokoak

  • Belles Saisons (1955)
  • Paysages et Portraits (1958)
  • Histoires pour Bel-Gazou (1992)
  • Colette journaliste: Chroniques et reportages (1893-1945) (2010)
  • J'aime être gourmande (2011)

Euskaratuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Colette  
  1. (Frantsesez) «Colette (1873-1954)» data.bnf.fr (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  2. a b «Colette - Mari-Alderrai» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  3. (Frantsesez) «Julia Kristeva - Colette : une reine de la bisexualité» www.kristeva.fr (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  4. (Frantsesez) Boyarskaya, Natalia. (2009-12-15). «A la recherche de Claudine ou le libertinage démoniaque» Études de lettres (4): 39–54.  doi:10.4000/edl.306. ISSN 0014-2026. (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  5. (Frantsesez) «Colette était aussi grand reporter» FIGARO 2014-08-03 (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  6. Galateria, Daria. (2011). Trabajos forzados: los otros oficios de los escritores. Impedimenta ISBN 9788415130178..
  7. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).

Kanpo loturak

aldatu