Erreportaje

zinema-, telebista- eta liburu-generoa autoreak bere zuzeneko behaketaren bidez informatzen duena

Erreportajea prentsa idatzizko eta telebistako genero informatiboa da. Zineman dokumentala egin ohi denez, prentsa idatzizko edo telebistako erreportajea, berri luze baten egitura daukan informazioa da. Irudiekin, hitzekin eta soinuekin osaturiko testigantzen bilduma bat da erreportajea; gaurkotasunez beteriko dokumentuak dira, pertsonen bizipenak, testigantzak eta iritziak jasoaz. Askotan, egoera hori bizi izan duten pertsonen ahotik.

Hastapenak aldatu

Erreportajean kazetariak zuzenean jasotako informazioa biltzen da. Prentsaren hasieratik, bereziki XVII. mendetik, kazetariek zuzenean jasotako albisteen erreportajeak agertzen dira.[1] Baina XIX. mendetik lehen erreportaje modernoak agertzen dira. Mende horretan ematen diren gertaera handien aurrean iritzi publikoak informazioa jaso nahi zuen, esaterako Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondorioz edo, Europan, Krimeako Gerraren ondorioz (1853-1856).[2] Informazio horretan datu hotzak ez ziren nahikoa, irakurleek gehiago eskatzen zuten. Lehenengo erreportaje horiekin, halaber, fotokazetaritzaren hasiera ikusi zen: argazkilariek laborategia kanpaina inguruetara hurbiltzen zuten egunkarietara bidaliko ziren argazkiak prestatzeko.

Ezaugarriak aldatu

Erreportajea informazio genero bat da, dio Berria egunkariaren estilo liburua, gai librekoa, baina eredu objektiboan landua eta, batik bat, estilo zuzenean idatzia. Gertaerak azaltzen dira, baina ez daude, nahitaez, gaurkotasunari lotuak: batzuetan berri izateari ere utzi diote. Edonola ere, gertaera berri samarrak dira, edo ezezagunak orain arte. Genero honek bide ematen du albiste izan diren edo izan litezkeen gertaerak xeheago azaltzeko, nondik norakoen berri emanez. Kazetaria dakiena edo ikusi duena bere hartan emateko ahaleginean aritzen da, kontatzen diharduen gertaera eta egitateei buruzko epairik eta iritzirik eman gabe.[3]

Egitura aldatu

Hiru atal bereizi daiteke:

  • Lerroburua. Irakurleak ikusten duen lehenengo elementua da. Horregatik, beste tipografiaz idazten da, atentzioa deitzeko.
  • Lead edo sarrera. Erreportajearen elementu garrantzitsuenak aipatzen dira, irakurlea harrapatzeko.
  • Gorputza. Ez du egitura finkorik izaten; kazetariaren lan egiteko moduaren arabera izan daiteke. Bertan testigantzak, balorazioak, zifrak eta beste material osagarriak jasotzen dira.[4]

Erreportajearen urratsak aldatu

  • Ikerketa
  • Informazioaren antolaketa
  • Idazketa
  • Aurkezpena
 
Kazetari bat erreportaje bat egiteko unean.

Erreportaje motak aldatu

  • Zientifikoa
  • Esplikatzailea, gai bat azaltzeko
  • Ikerketa-erreportajea, kazetariak detektibe lana egiten du ezkutuan dauden informazioal azalarazteko
  • Giza-intereskoak, pertsona edo kolektibo batengan zentratuta
  • Formala, objektiboa, berri bat zabaltzeko
  • Narratzailea, kronika antzekoa, gertaera bat narrazio bat bezala azaltzen du
  • Interpretatzailea, kazetariak irakurleari gertaeren gakoak azaldu behar dizkio
  • Autobiografikoa, Tom Wolfe kazetariak zabalduta, kazetaria erreportajearen protagonista da
  • Informatiboa, formala antzekoa, lead eskema jarraituz kazetariak modu askeaz gaia azaltzen du
  • Deskribitzailea, kazetariak datuez gainetik, sentzazioak azaltzen ditu

Formal: El reportaje formal es similar a la noticia, el periodista no incluye opiniones personales, tiene un lenguaje un poco más amplio que el de la noticia, y tiene secuencias narrativas las cuales tienen un orden cronológico (antes-durante-después).

Erreferentziak aldatu

  1. Raymond Manevy: La presse française de Renaudot à Rochefort, Foret, 1958.
  2. Francis Balle: Et si la presse n'existait pas.... J.-C. Lattès, 1987.
  3. https://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/informazioa-eta-interpretazioa
  4. https://es.scribd.com/doc/270248/El-Reportaje

Kanpo estekak aldatu