Pedro Diez de Ultzurrun
Sendagile eta euskaltzalea
Pedro Diez de Ultzurrun Etxarte (Iruñea, Nafarroa, 1924ko abenduaren 27a - ib., 1994ko urriaren 20a) euskal mediku eta idazlea izan zen.
Pedro Diez de Ultzurrun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1924ko abenduaren 24a |
Herrialdea |
![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Iruñea, 1994ko urriaren 20a (69 urte) |
Familia | |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta endokrinologoa |
Kidetza |
Euskaltzaindia Euskaltzaindia Vianako Printzea Erakundea |
BiografiaAldatu
Zaragozan egin zituen Medikuntzako ikasketak, eta Bilboko erietxean sakondu. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Nafarroako Foru Aldundiko Vianako Printzea Erakundeko Euskararen Aldeko Sailaren zuzendari izan zen 1966tik 1973 arte. Haren zuzendaritzapean, nafar idazleen hainbat liburu eman ziren argitara. 1960. urtean, Makirriainen aurkitutako 1828ko euskal katixima bat aztertu zuen.
Bertsogintzan ere aritu zen eta 60koen hamarkadan egindako Nafarroako Bertsolari Txapelketaren antolatzaile nagusienetariko bat izan zen. Horretaz gain, Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan aritu zen epaile lanetan.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.