Abaroa–San Migel geralekua

Bizkaiako tren geralekua
Abaroa-San Miguel geltokia» orritik birbideratua)

Abaroa–San Migel Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Basauri udalerrian kokatuta dagoena.

Abaroa–San Migel
Hurrengo trenak
Map
Lineak
« Bidebieta    Basauri »
Kokapena
HelbideaUgarte kalea, 5; 48970
UdalerriaBasauri,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13118
Gunea2. gunea
Irekiera1863ko martxoaren 2a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
 Eskema

Geralekua 1863ko martxoaren 2an ireki zen.

Egoera aldatu

Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak aldatu

  •      Ugarte kalea, 5

Irisgarritasuna aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan, geralekuaren erabilera ez da irisgarria. Ararteko argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Ugarte kalea, 5   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia aldatu

Geralekua 1863ko martxoaren 2an ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea.[3]

Berehala, konpainia hondatu egin zen eta Norteko Konpainiak bere gain hartu zuen. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideen konpainiaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.[4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

Geralekua aldatu

Basauri udalerriko hegoaldean kokatzen da, Abaroa auzoan eta Basauriko geltokitik 400 metro ingurura. Burdinbide instalazioa oso soila da, bi trenbide eta bi alboko nasa baino ez ditu, nasa bakoitza markesina banaz hornituta dagoela. Nasen arteko aldaketa 2004an eraikitako trenbideen gaineko pasabidea gurutzatuta egiten da, bai eskaileraz zein igogailuz hornitutakoa.

Zerbitzuak aldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Erreferentziak aldatu

  1. EuroFerroviarios. «Abaroa-San Migel (geralekua)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) EAbaroa-San Migel. (Noiz kontsultatua: 2018-06-16).
  3. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  4. Herri Lanen Memoria 1884
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bidebieta–Basauri Abaroa–San Migel Basauri
Bilbo–Abando                                   Castejon