Ireki menu nagusia

Alvaro Rabelli

euskal idazlea

Alvaro Rabelli Yanguas (Basauri, 1969 -) euskal idazle, irakasle eta filologoa da.

Alvaro Rabelli
Bizitza
Jaiotza Basauri, 1969 (49/50 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta katedraduna
Literaturaren Zubitegiko fitxa 808

BiografiaAldatu

Basaurin jaio eta egun Zeanurin bizi da. Euskaldunberria, AEKn lehen ikasle eta geroago irakaslea izan zen. Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizko EHUn eta Jon Kortazar buru den bertako literatura ikerketa taldeetako kidea da[1]. Irakasle lanak AEK-n, Labayru ikastegian eta Miranda Ebroko Hizkuntza Eskolan bete zituen. Gaur egun Gasteizko Hizkuntza Eskolan euskara irakasten du.

Zenbait hedabidetan (Euskaldunon Egunkaria, Deia, Pérgola, El País, Berria, Idatz & Mintz...) literaturari buruzko kolaborazioak idatzi izan ditu[2].

Egun Periodico Bilbao hilabetekariko Pérgola literatura eta arte gehigarriko "Akabuko orrialdea" egiten du. Era berean, Rumble komiki eta ilustrazio aldizkariko artikulugile eta gidoilari dabil eta Arratiako Begitu aldizkariko "Zertzean" eta "Begitandu" ataletan kolaborazioak egiten ditu.

Euskal ipuingintza garaikideari buruzko doktore tesia egiten ari da.

LanakAldatu

NarrazioaAldatu

Ipuin asko idatzi ditu eta lehiaketa ugaritan (Ortzadar, Idatz & Mintz, Ermua, Portugalete, Basauriko Euskarabilaren "Ipuin Erotikoen Lehiaketa"...) esku hartu eta sariak lortu ditu[3].

  • Ustezko fikzioak (2018, Zertu) ipuin laburren antologia Jose Carlos Torresen collage irudiekin.
  • Naia eta eskultore itsua (2018, Elkar) Eleberri beltz laburra, Arian bildumako irakurgaia, A1 mailarako.
  • Sagarra eta sugea (2015, Berria). Udako kontakizuna.
  • Saguzarren profhezia (2014, Arratia Bizirik) Jose Carlos Torreren marrazkiekin. Zeanuriko Xorokilgo harrobiaren kontrako ipuina. Arratiako euskaraz idatzia.
  • Naia. Eskultore itsua (2014, Atenea) eleberri beltz laburra. B1 mailarako irakurgaia. Testu elebiduna.
  • Naia India gorrietan (2013, Elkar). Eleberri beltz laburra. Arian bildumako A2 mailarako irakurgaia.
  • Naia Chinatown inguruan (2013, Elkar). Eleberri beltz laburra. Arian bildumako A1 mailarako irakurgaia.
  • Borreroaren gutiziak (2012, Txalaparta, Esku hori bilduma). Narrazioa.
  • Egurrezko hankak (2006, Labayru Ikastegia). Ipuin bilduma. Bizkaieraz.
  • Odisea (2006, Gero). Album-liburua, Idoia Bertanbideren marrazkiekin.
  • Basa gurina (2006, Euskarabila eta Txalaparta) ipuin erotikoen bilduman Rabelliren hiru ipuin daude, 2002, 2003 eta 2004ko edizioetan sarituak: "Euskara teknikaria aurretik zein atzetik", "Neska lizun baten lau urtaroak" eta "Triangelu ekilateroa".[4]
  • Bero hezeak (2001, Euskarabila eta Txalaparta) bilduman, "Ispiluan" narrazioa.
  • Bilbao-Ipuin lantegia (2000, Bilboko Udala eta Alberdania) bilduman, "Jon" narrazioa.

IkerketakAldatu

  • Bizkaiko euskal idazleen ipuingintza modernoa (2005, Labayru).
  • Gurutz Sarasola Martinez Lotsati. Ilunpetik argira. Olerkiak (1935-1936) (2010, Alberdania).
  • Egungo euskal ipuingintzaren historia. EHU. 2011.
  • "Euskal ipuin garaikidearen uberan". RIEV. 2011

Ikasliburuak eta hiztegiakAldatu

  • Euskera para hispanohablantes - Espainoldunentzako euskara (2009, Atenea).
  • Euschera pentru români - Errumaniarrentzako euskara (2012, Atenea)
  • .................................. - Errusiarrentzako euskara (2012, Atenea)

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.