Arto-fekula[1] arto-aleetatik ateratako almidoia da.

Arto-fekula
Almidoi
Materialakkontserbako artoa
Historia
Honen produktuaarto

Ogia, pastak, bizkotxoa, pizza baseak eta abar egiteko erabiltzen dute; zopa lodigarritzat, txokolate beroa, krema, izozkiak eta abar egiteko ere bai.

Gurean izen herrikoia maizena da. Maizena 1856an erregistratu zen marka komertzial bezala eta Corn Products Refining Co.k lortu zuen 1900. urtean. Gaur egun, mundu guztian zehar saltzen da.

Erabilera glutenik gabeko sukaldaritzan aldatu

Maizena oinarrizko osagaia da masa eta postreen elaborazioan, pertsona zeliako edo glutenarekiko sentsibilitatea dutenentzat.

Maizena markak, glutenik gabeko errezeta liburu bat kaleratu du, dohainik erosleentzat.

Erabilera sukaldaritzatik kanpo aldatu

Esperimentuetan erabiltzen da, fluido ez newtoniano bat bezala jokatzen duelako.

Horrez gain, alkandoren lepoei gogortasuna emateko ere erabiltzen da.

Azaleko urratuentzako erremedio bikaina da.

Farmazeutikan ere erabiltzen da, pastillatan aurkitzen da normalean.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak aldatu