Po ibaiaren harana edo padanar ordokia (italieraz: Pianura padana edo Val Padana) Italia iparraldeko eskualde naturala da. Iparraldean eta mendebaldean Alpeak ditu, hegoaldean Apeninoak eta ekialdean Adriatiko itsasoa. 46.000 kilometro karratuko azalera du, Italiako lautadarik handiena delarik, osoki edo zati batean, Piamonte, Lonbardia, Veneto, Friuli-Venezia-Julia eta Emilia-Romagna eskualdeak hartuz.

Po ibaiaren harana
Datu orokorrak
Motaordoki eta haran
Azalera47.820 km²
Geografia
Map
Koordenatuak45°19′49″N 9°47′56″E / 45.3303°N 9.7989°E / 45.3303; 9.7989
Honen parte daPo-Venetian Plain (en) Itzuli
Herrialdea Italia
Eskualdea Piemonte
Ur-gorputzaPo
Adriatikoa

Nagusiki Po ibaiaren arroa hartzen duen arren (ibai honengatik izena hartuz, bere latinezko izena Padus baita), zehazki hitz eginez gero, padanar-venetoar ordokia edo padanar-venetoar-emiliar ordokia izen egokiagoa izango litzateke. Izan ere, Po ibaiaren adarrak ez diren Venetoko eta Emiliako ibai batzuek zeharkatzen baitute ordokia, Adriatikoan itsasoratzen diren Adige edo Reno ibaiak kasu.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu