Ikazkintza prozesu naturalaren bidez egurretik ikatza lortzen duen lanbide zaharra da. Ikazkinak lanbide honen egileak ziren, eta batzuetan bizimodu nomada edukitzen zuten leku batetik bestera joaten baitziren beste pertsona batzuek kontratatuta. Basoak garbi mantentzeko funtzioa ere bazuten.

Txondorra prestatzen.

Belaunaldiz belaunaldi egindako jarduera tradizionala da, XX. mendeko bigarren erdialdean gainbehera jasan zuena.

Euskal Herriaz gain, beste toki batzuetan ere ohikoa izan da, adibidez Herrialde Katalanetan.

Prozesua

aldatu
 
Txondorra egosten ari

Txondor izeneko egur pilaketa eratzen zuten ikazkinek minerala lortzeko. Prozesuak aste batzuk irauten zituen eta faseka egiten zuten, 50.000 bat kilogramo egur erabiliz.

Funtsean, lehenengo fasean egurra moztu eta biltzen zuten, bigarrenean egur meta eraikitzen zuten eta hirugarrenean zura irazeki edo piztu eta egosi egiten zuten, azkenean ikatza lortuz.

Euskal Herrian

aldatu

Ogibide hau tradizionala izan da mendi aldeko hainbat eskualde basotsutan, tartean Arabako Mendialdea, Lizarrerriko inguru oihantsuak (Lana harana), Zaraitzu eta Erronkariko ibarrak.

Montxo Armendariz zuzendari nafarrak 1982an ikazkin baztuen istorioa zinemaratu zuen, "Tasio" pelikula ezagunean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu