Artseniko

33 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa
Arsénico» orritik birbideratua)

Artsenikoa elementu kimiko bat da, As ikurra eta 33 zenbaki atomikoa dituena. Alberto Handiak aurkitu zuen 1250ean. Metaloide pozoitsua da, forma alotropiko asko dituena, besteak beste, horia (molekula ez-metalikoa) eta hainbat forma beltz eta gris (metaloideak). Naturan artseniko elementala hiru forma metaloidetan aurki daiteke, bakoitza bere kristal-egiturarekin: artseniko minerala sensu stricto, eta bakanagoak diren artsenolanprita eta parartsenolanprita. Haatik, gehienetan artseniuro edo artsenato eran agertzen da. Mota horietako ehundaka konposatu ezagutzen dira. Artsenikoa eta bere konposatuak pestizidetan, herbizidetan, intsektizidetan eta aleazioetan erabiltzen dira.

Artsenikoa
33 GermanioaArtsenikoaSelenioa
   
 
33
As
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaArtsenikoa, As, 33
Serie kimikoametaloideak
Taldea, periodoa, orbitala15, 4, p
Masa atomikoa74,92160(2) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Ar] 3d10 4s2 4p3
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 5
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 5,727 g/L
Urtze-puntua1.090 K
(817 °C, 1.503 °F)
Irakite-puntua887 K
(614 °C, 1.137 °F)
Urtze-entalpia24,44 kJ·mol−1
Irakite-entalpia34,76 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 24,64 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 553 596 646 706 781 874
Propietate atomikoak
Kristal-egituraerronboedrikoa
Oxidazio-zenbakia(k)5, 3, 1,[1] -3
(oxido azido ahula)
Elektronegatibotasuna2,18 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 947,0 kJ/mol
2.a: 1.798 kJ/mol
3.a: 2.735 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)115 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)114 pm
Erradio kobalentea119 pm
Van der Waalsen erradioa185 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 50,2
Isotopo egonkorrenak
Artsenikoaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
73As Sintetikoa 80,3 e ε - 73Ge
γ 0,05D, 0,01D, e -
74As Sintetikoa 817,78 e ε - 74Ge
β+ 0,941 74Ge
γ 0,595, 0,634 -
β 1,35, 0,717 74Ge
75As %100 As egonkorra da 42 neutroirekin

Artsenikoaren oxidazio-egoera nagusiak hauek dira: -3 (artseniuroak: normalean aleazio-formako metal arteko konposatuak), +3 (artsenatoak (III) edo artsenitoak, alegia, konposatu organoartseniko gehienak), eta +5 (artsenatoak(V), oxikonposatu artseniko ez-organiko egonkorrenak). Artsenikoa beste artseniko-atomo batzuekin ere lotzen da, esaterako As-As bikoteak sortuz realgar izeneko sulfuro gorrian edo As43- ioiak skutterudita izeneko konposatuan.

Aplikazioak Aldatu

Gaur egun erabiliak Aldatu

  • Dekoloratzaile bezala bidrioaren fabrikazioan.
  • Intsektizida ( berun artseniatoa), herbizida (sodio artsenitoa) eta posoietan erabiltzen da.
  • Pigmentu eta piroteknian erabiltzen den artseniko disulfuroa.
  • Berun eta aleazioetan gehigarri bezala erabiltzen da.
  • Galio artseniuroa erabiltzen da material erdieroale moduan zirkuito integratu azkarragoetan.

Ez erabiliak Aldatu

  • Medikuntzan erabiltzen zen, hala ere gaur egun erabiltzen hasi da artseniko trioxidoa erabiliz leuzemia promielozitikoa tratatzeko.

Erreferentziak Aldatu

Kanpo estekak Aldatu

Luanda errorea in Modulu:Autoritate_kontrola at line 552:attempt to index field 'datavalue' (a nil value).

  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.