Araitz

Nafarroa Garaiko udalerria
Araiz» orritik birbideratua)


Araitz[3] ([aɾaits̻]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Leitzaldeako eskualdean eta Gipuzkoarekiko mugan kokatua. 533 biztanle zituen 2014. urtean.

Araitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Araitzen ikuspegia

Bandera

Araizko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Araitz
AlkateaJoxe Manuel Zubillaga (Bildu)
Posta kodea31891
INE kodea31020
Herritarraaraiztar
Geografia
Koordenatuak43°02′13″N 1°59′14″W / 43.036944444444°N 1.9872222222222°W / 43.036944444444; -1.9872222222222
Azalera39,3 km²
Garaiera228 metro
Distantzia45 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria525 (2023:  13)
alt_left 227 (%43,2)(2019) (%54,3) 285 alt_right
Dentsitatea13,36 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,01
Ugalkortasuna[1]‰ 18,52
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,08 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 4,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 88,40 (2018:  %-5,01)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.araitz.eus/

Betelu 1694an banandu zen, eta bere udala osatu zuen.

2009az geroztik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaidea da.

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Hegoaldean, Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala dugu, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara baitaude: Ttutturre (1282 m), Intzako dorrea (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).

Ekialdean berriz Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera. Aralarko eta inguruko mendietako urak jasotzen ditu, eta Gipuzkoa aldean Oria ibaira isurtzen ditu.

Betelu (2015)[4]
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
263
 
 
0
11
 
 
363
 
 
1
9
 
 
196
 
 
3
14
 
 
74
 
 
6
20
 
 
105
 
 
9
21
 
 
67
 
 
11
25
 
 
56
 
 
15
28
 
 
73
 
 
13
28
 
 
60
 
 
9
22
 
 
94
 
 
10
19
 
 
201
 
 
7
16
 
 
9
 
 
5
15
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan


Mugakideak aldatu

Iparraldean Areso du mugakide; ekialdean, Larraun eta Betelu udalerriak; hegoaldean, Aralar mendilerroa; eta mendebaldean, Gipuzkoako Lizartza, Orexa, Gaztelu eta Amezketa udalerriak, eta Tolosako Bedaio auzoa.

 
Araitz harana eta Aralarko Malloen ikuspegi panoramikoa.

Armarria aldatu

Herriko armarria hiru zatitan banatuta dago: Goiko zatian, arranoa agertzen da. Beheko zatia, bitan bananduta dago: Ezkerrean basurdea eta eskuinean oreina irudikatuta daude.

Historia aldatu

1268an agertzen da Araitz lehenengo aldiz idatzita testu batean. Garai hartan, Gipuzkoa Gaztelaren menpe zegoen, eta beraz bi erresumen arteko lurralde mugakoa zen. "Gaizkileen muga" deitzen zen orduan.

XVI. mendean, Anduezatar jaunek agintzen zuten Araitzen, Atallun jauregia zutelarik. Beaumontarrak ziren, eta 1512an Johan Martínez de Anduezak Leringo kondeari eta gaztelar armadari laguntza handia eman zien, 400 araiztar eramanez Iruñea bereganatzeko gudura.

1595ean, Fermín de Lodosa bertako jauna zelarik, Intzan sorgin-ehiza prozesua egin zuten. Ibarreko ia 30 pertsona atxilotu zuten, sorginkeriaz akusaturik.10 emakume eta 2 gizon hil ziren Iruñeko kartzelan, epaiketa egin baino lehen. Bizirik gelditu ziren guztiak errugabetu zituzten epaiketan, musikari bat izan ezik, 100 zigorkada eta 6 urteko erbestealdia jaso zituen kondena moduan. (1983an Pedro Olea zinegileak "Akelarre" filma egin zuen ibar honetan, 4 mende lehenago gertatutakoan oinarrituta).

Historiako beste gertakari nagusi bat 1714ko irailean izan zen, lubizi erraldoi batek Intzako herria suntsitu zuenean. Malloen oinetatik lur mingain batek astiro aurrera egin zuen, aurreko asteetan jasotako euriteek eraginda. Moteltasunak ahalbidetu zuen hildakorik ez egon izana, baina bai suntsiketa materialak.

Azpirozko mendatea bertan egonda, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko komunikazioa bertatik igaro izan da azken mendeetan. Halaber, gerretan, armaden igarobidea izan da ibarra, horrekin batera datozen lapurketa, bortxaketa eta suntsiketekin. Hau izan zen bereziki tragikoa San Luisen Ehun Mila Semeen inbasioekin eta Karlistaldietan.

1995ean, Araitzeko bizimodua asko aldatu zuen Leitzarango autobia martxan jartzeak, onerako zein txarrerako.

Kontzejuak aldatu

 
Arribe

Udalerria bost kontzejutan banatuta dago: Azkarate, Gaintza, Intza, Uztegi eta Arribe-Atallu. Era berean, azken kontzeju hori bi herrik osatzen dute: Arribe eta Atallu.

Arribek eta Gaintzak berezko udalerri bana izan zuten 1857ko errolda arte.

2014an, populazioa horrela bananduta zegoen herrika:

  1. Arribe-Atallu: 247 biztanle.
  2. Azkarate: 93 biz.
  3. Gaintza: 66 biz.
  4. Intza: 66 biz.
  5. Uztegi: 61 biz.

Demografia aldatu

Araizko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,02 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika aldatu

Araizko udal hauteskundeak
Alderdi politikoa 2015[5] 2011[6] 2007[7] 2003[8] 1999[9] 1995[10] 1991[11] 1987[12] 1983[13] 1979[14]
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu % 89,72 7 % 89,72 7 - - - - - - - - - - - - - - - -
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) - - - - % 78,15 6 - - - - - - - - - - - - - -
Araiz-Tarrak (A-T) - - - - % 20,00 1 % 85,39 7 % 34,72 2 % 57,68 4 % 51,27 4 % 51,08 4 - - - -
Euskal Herritarrok (EH) - - - - - - - - % 63,33 5 - - - - - - - - - -
Herri Batasuna (HB) - - - - - - - - - - % 41,16 3 % 47,88 3 % 48,12 3 - - - -
Independenteak 2 - - - - - - - - - - - - - - - - % 54,50 4 % 26,22 2
Independenteak 1 - - - - - - - - - - - - - - - - % 45,50 3 % 65,89 5
Ezkerreko Nafar Batasuna (UNAI) - - - - - - - - - - - - - - - - - - % 7,89 0

Alkateak aldatu

2007-2011 Imanol Iriarte Gorostegi EAE
2011-2015 Lazaro Goikoetxea Beraza Bildu
2015-2019 Joxe Manuel Zubillaga Mugerza Bildu

Udal hauteskundeak aldatu

Araizko alkate EAE alderdiko Imanol Iriarte Gorostegi atera zen, 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotzietatik sei lortu zituen Eusko Abertzale Ekintzak, eta hortaz, gehiengo absolutua udalean. Boto baliogabeak 4 izan ziren (emandako guztien % 1,22), eta 6 boto zuri ere izan ziren (botoen % 1,85). Abstentzioa % 39,85 izan zen.

Araizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 254 6
Araiztarrak 65 1

2015ean Bildu izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 217 boto eta 7 hautetsiak erdietsi zituen. Joxe Manuel Zubillaga Mugerza izendatu zuten alkate.

Udaletxea aldatu

1981ean eraiki zen, errepide nagusitik gertu eta anbulatorioaren ondoan. Hiru solairu dauzka, eta kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. Udala alkatea eta sei zinegotzik osatzen dute. Araizko udaletxeko idazkaria Beteluko idazkari ere bada.

  • Helbidea: Kale Nagusia, 4 (Arribe kontzejua)

Euskara aldatu

Gaur egun ere biztanleen % 90etik gora dira euskaldunak. Hizkerari dagokionez, Larraungo hizkera[15][16] da bertakoa, erdialdeko euskalkiaren aldaera dena.

Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen dituena. Mailope aldizkaria ere aipatzekoa da.

Araiztar ezagunak aldatu

Irudiak aldatu


Bibliografia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa