Azkarate (Araitz)
- Artikulu hau Nafarroako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Azkarate Araizko (Nafarroa Garaia) mendebaldeko kontzeju bat da. 2011ko erroldan, herriak 101 biztanle ditu, eta 4.983 km²; horrenbestez, biztanle-dentsitatea 20,27 biz./km² da.
Azkarate | |
---|---|
![]() | |
![]() Balerdi mendia Azkarate herriaren gainean. | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Araitz |
Posta kodea | 31891 |
Herritarra | azkaratear |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′10″N 2°00′31″W / 43.0361°N 2.0086°W |
Garaiera | 420 m |
Demografia | |
Biztanleria | 93 (2020) |
Geografia
aldatuBalerdi mendia (1.197 m) kontzejuaren mendebaldean dago kokaturik, Azkarate izanda tontorrera igotzeko ohiko abiapuntua. Bestela, Errekaundieta eta Ugaldeko erreka hemen sortzen dira eta Araxes ibaiarekin bat egiten dute.
Kontzeju edo udalerri mugakideei dagokienez, Arribe-Atallu ekialdean, Betelu hego-ekialdean, Uztegi hegoaldean, mendebaldean Aralarko Malloak, ipar-mendebaldean Bedaio (Tolosa) eta iparraldean Orexa (Gipuzkoa) ditu.
Intsausti Zubillaga familiak dirutza ekarri zuen herrira, Kuban XIX eta XX. mendeetan izandako azukre landaketetan irabazia.[erreferentzia behar]
Ondarea
aldatu- San Esteban eliza.
- San Fermin ermita: XVI. mendearen bukaerako baseliza.
- Katarain musika estudioa.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
98 | 95 | 91 | 91 | 91 | 94 | 99 | 96 | 99 | 101 |
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |