Uztegi
Araizko kontzejua
Uztegi Araizko kontzejua da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 59 biztanle ditu.
Uztegi | |
---|---|
Euskal Herria | |
Uztegi herriaren herrigunea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Araitz |
Posta kodea | 31891 |
Herritarra | uztegiar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′29″N 2°00′18″W / 43.024722222222°N 2.005°W |
Garaiera | 310 m |
Demografia | |
Biztanleria | 53 (2020) |
Ondarea
aldatuAsuntzion eliza: XIV. mendeko ezaugarriak mantentzen ditu, kanoi erako bobeda adibidez. Mende bereko egurrezko irudi bat du, Amabirginak haurra besoetan duenekoa. Erretaula nagusia 1620 urtekoa da, Lizarrako Pedro Zabalarena.
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
61 | 62 | 61 | 59 | 59 | 59 | 61 | 63 | 59 |
Herriko jaiak
aldatuAbuztuaren 15ean ospatzen dira. Bezperan herri afaria eta egunean, goizean, meza nagusia eta pilota partida, eta arratsaldean, ume jolasak eta dantzaldia.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |