Oskar Estanga Ezkurdia

bertsolari, dantzari eta musikari nafarra
Artikulu hau Nafarroako Gaintzako musikari, bertsolari eta dantzariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oskar Estanga (argipena)».

Oskar Estanga Ezkurdia (Gaintza (Araitz), Nafarroa Garaia, 1978) bertsolaria[1], dantzaria eta DJ da[2]. Nafarroako Bertsolari Txapelketako hainbat finaletan egon da. Euskal Herriko Kontakt Inprobisazio Elkartearen (EHKIE) sortzaileetako bat da[3].

Oskar Estanga Ezkurdia
Bizitza
JaiotzaGaintza, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia

aldatu

Gaztetan hasi zen bertsolaritzan eta Nafarroako Eskolartekoa 1995ean irabazi ondoren 1996an eta 1997an Nafarroako helduen txapelketako finalean izan zen. 2010. hamarkadan ere hainbat final jokatu zituen eta laugarrena izan zen 2015ean[4].

Dantza librean eta kontakt inprobisazioan sartu zen. EHKIE elkartea sortu zuen beste hainbat kiderekin batera eta elkarteko presidentea ere izan da[5].

Musikan ere hainbat lan egin ditu Pirritx eta Porrotxekin eta Irrien Lagunak klubarekin, eta DJ lanetan ere aritzen da[3].

Bertsolaritza

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Oskar Estanga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  2. «Mixcloud» www.mixcloud.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  3. a b (Gaztelaniaz) «OSKAR ESTANGA» malloakfestival (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  4. «Julio Sotok irabazi du 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  5. (Gaztelaniaz) Mazkiaran, Un reportaje de Nerea. (2015-05-21). «Improvisación y danza en Irurtzun» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak

aldatu