Urkieta

Euskal Herriko mendia

Urkieta, Pagota edo Urdangarate Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]

Urkieta
Datu orokorrak
Garaiera854
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°04′12″N 1°59′35″W / 43.07°N 1.993°W / 43.07; -1.993
MendikateaUrkietako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
MendikatMendikat

Ez dirudi mendizale askorik akordatzen denik mendi honekin; bide guztietatik bereizita gelditzen da eta tontorraren bila igotzen diren bideak ere nahiko arinak dira, erraz galtzeko modukoak.

Aldapa handiak ditu isurialde guztietan eta gailurrean haitza nagusitzen da tarte batean, bere bi gainak lotzen dituen bizkar luzean. Kontu pixka bat ere eskatzen du ipar-mendebaldeko bizkarrean behera jaisterakoan, ez baita erraza norabide zuzenari eustea basoan barrena; arrastoa ez da nabarmena eta basoak ez du urrutira ikusten uzten.

Itzuli ederra egin daiteke Orexa aldetik abiatu eta Ulizarretik paseaz joanda, bailara osoa inguratuz.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Urkieta (Mendikat)

Kanpo estekak aldatu