Ireki menu nagusia
Aralarko Malloak, Balerditik ikusita

Aralarko Malloak Aralarko mendilerroaren Nafarroako aldean, Araitz haranaren gainean dauden malloak dira.[1] Han daude mendilerroko mendietako asko; besteak beste, Aralarko bi mendirik altuenak: Intzako dorrea (1431 m) eta Aldaon (1411 m). Malloetako zati bat Gipuzkoan dago. Malloak ederki ikus daitezke, Araitz haranean barrena Lekunberri eta Tolosa lotzen dituen bidetik, Araxes ibaiaren ibilbideari jarraikiz.

Hona hemen Aralarko Malloetako mendi nagusiak:

Aralarko Malloen panoramika Elosta menditik

Belar kableakAldatu

 
Belar kable bat malloetako aldapetan

Goiko larreetatik belarra baserrietara jaisteko ohitura antzinakoa zen, hango belarrak haranekoak baino kalitate hobea zuela eta. Malden gogortasunagatik, nekazariek bizkarrean edo abereen gainean jaisten zituzten 30-50 kiloko fardoak. 1920. urtealdetik hasi eta 1970eko hamarkada arte, Malloetako belarra haranera jaisteko kable sistema bat erabili zuten. Burusiak edo belar fardoak txirriketan (poleak) zintzilik jaurtitzen zituzten kableetan bera. Kable luzeenak 1.900 metro zituen (Txarragain-Errazkin), eta 550-575 metroko koska jaistera ere iritsi ziren (Asteasu-Bengoetxea). Oraindik garai hartako harlanduzko zutabeak eta altzairuzko kableak badira Malloetako aldapetan.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Mariano ESTORNÉS LASA: «Malloas de Aralar», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aralarko Malloak