Aldaon

Euskal Herriko mendia

Aldaon Aralarko Malloetako mendi bat da, Aralarko mendilerro osoko bigarren mendirik garaiena, Intzako dorrearen ondoren. Gainera, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga egiten du.

Aldaon
Datu orokorrak
Garaiera1.411 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′20″N 2°01′57″W / 43.0055935°N 2.0325668°W / 43.0055935; -2.0325668
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGuardetxe/Gaintza (Nafarroa)/Amezketa/Intza
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Irispideak

aldatu

Intzako dorretik berehala helduko gara Aldaonera. Baratzail lepora zuzen jaitsi ordez, Usalden Jasoarriena izeneko lepora irten daiteke. Lepo hau, Baratzail baino mendebalderago dago, eta goitiera txikiagoa jeitsi behar da. Usalden Jasoarriena lepotik, hurbil geratzen da Aldaonen tontorra.

Guardetxetik, Errenagako babeslekuen bidea hartu behar da, Trikuharri lepora heldu arte. Mendebalderantz Intzako dorrearen azken aldapak inguratuz, Usalden Jasoarriena lepora heltzen da. Ezkerretik, bertan dago mendiaren tontorra.

Gaintzatik, bide argi batek, Larremear izeneko lautadetara daroa, Intzako dorrearen oinetan. Bidezidor bat, eskuinetik, pagadian sartzen da eta mendiko zirku batetara daroa, Baratzail lepoaren oinean bertan. Malloaren gailurrean bertan, eskuinerantz hartu behar da, Aldaonen tontorrera iristeko.

Intzatik, aurreko bidearekin bat egin daiteke, Larremear lautadara heldu baino lehenago, bide hau askoz utziago dagoen arren.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

aldatu