Ttutturre Aralarko Malloetako ekialdeko mendietan garaiena da. Gertutik, argi ikusten da kareharrizko piramide bat dela.

Ttutturre
Datu orokorrak
Garaiera 1.282 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 34″ N, 1° 59′ 20″ W / 42.99282778°N,1.98898056°W / 42.99282778; -1.98898056Koordenatuak: 42° 59′ 34″ N, 1° 59′ 20″ W / 42.99282778°N,1.98898056°W / 42.99282778; -1.98898056
Herrialdea Espainia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Guardetxe / Intza
Mendikat Mendikat
Luberri Luberri

Izen osoaAldatu

Mendi honen izen osoa, Urdenasko Ttutturre da.

Beste izen batzukAldatu

1950eko hamarkadan, mendizale sutsu talde batek, mendiari, honen itxura ikusita, Aitzorrotxeta izena jarri zion, baina izen honek, itxuraz, ez zuen arrakastarik izan.

IrispideakAldatu

Lekunberritik Aralarko San Migel baselizara daroan bideak, Araitzetik Ttutturrera doan ohiko bidea aldatu du. Errepide horren 10. kilometroan, bidexka batek, Atakaxar lepora daroa, Etzantzako ordokietan. Hemendik, Ttutturre eta Albortako lepora joan behar da. Lepo honi, Abateko lepoa deritzo. Malda handiko igoera baten ondoren, tontorrera iristen da.

Baraibartik mendebalderantz hartu behar da. Bide honek, hurbil uzten du Dolboako errepikagailua, eta Izarrite izeneko tokira heltzen da. Toki honetan hasten da agertzen Malloetako izaera harritsua. Laster, Belutako langara heltzen da. Pagadian zehar jarraitzen du bideak gorantz Etzantzako ordokietara irteteko. Hemendik, Abateko leporantz jarraitu, eta berehala heltzen da tontorrera.

Beste bide bat, Intzatik doa. Hemendik doana, ohiko mendi ibilbidea da. Lehenik, Abateko lepora iritsi behar da. Eta, hemendik, tontorrera.

Beste toki batzukAldatu

Mendi honetatik gertu, Atakaxar lepoan, izen bereko trikuharria dago.

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa