Urakorri
Urakorri[1] Aralarko Malloetako mendi bat da. Izenik zaharrena Oakorri bide da, Oako Harri izenetik laburturik, Oa izeneko lepoaren gainean baitago. Arritzagako labarrean, Buruntzuzin izeneko kobre meatzeak zeuden.
Urakorri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.306 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′37″N 2°02′20″W / 43.02703°N 2.03899°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Amezketa/Azkarate |
Luberri | Luberri |
Irispideak
aldatuAmezketatik abiatuz gero, Arritzagako labarra zeharkatu behar da, Buruntzuzin izeneko meatzeetara heldu arte. Hemendik, Astunalde lepoa igo behar da, eta, eskuinetara, tontorrerantz abiatu.
Azkaratetik, Urdilleko lepoa izeneko lepora abiatu behar da lehenik, eta ezkerretik inguratu behar da Balerdi mendiaren haitzen oinarria, Astunaldeko kanalaren bila, malda beldurgarrian leporantz igotzen dena, sigi-saga doan bidezidor batetik.
Gaintzatik abiatuz gero, herritik irtengo gara eta Gaintzako monolitoaren pean eskuinetarantz, ikusgai dagoen kanalaren oinarrira heltzen den bide bat hartu behar da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA), Euskaltzaindia.net webgunea.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |