Alexander Archer Vandegrift, KBE, CB (1887ko martxoaren 13-1973ko maiatzaren 8) Ameriketako Estatu Batuetako marineen jenerala izan zen. Marineen 1. dibisioa garaipenera gidatu zuen Bigarren Mundu Gerrako haren lehenengo ofentsiban; Guadalcanalgo kanpainan. Salomon Uharteetako Kanpainetako akzioengatik, Ohorezko Domina jaso zuen. Vandegriftek geroago Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzaren 18. Komandate izendatu zuten, eta jardunean lau-izarreko jeneral maila jaso zuen lehenengo marinea izan zen.

Alexander Vandegrift

Commandant of the Marine Corps (en) Itzuli

1944ko urtarrilaren 1a - 1947ko abenduaren 31
Bizitza
JaiotzaCharlottesville1887ko martxoaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBethesda (Maryland)1973ko maiatzaren 8a (86 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Hezkuntza
HeziketaVirginiako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta buruzagi militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduajeneral (AEB)
jeneral
Parte hartutako gatazkakBanana Wars (en) Itzuli
Bigarren Mundu Gerra
Mexikoko Iraultza

Find a Grave: 12459 Edit the value on Wikidata


Biografia aldatu

Alexander Archer Vandegrift 1887ko, martxoaren 13an jaio zen Charlottesvilleko herri batean, Virginiako estatutan. Bertan, haien aita arkitektu eta etxegilea zen. Vandegrift gaztea, gaztaroan Archer deituta, militar munduan oso interesatuta zegoen. Interes hori, bai irakurtzen zituen liburuetatik, bai guda batzuetan borrokatu ziren asabek kontatutako istorioetatik zetorkion.

Virginiako Unibertsitatean ikasi zuen hiru urtetan; horren ondoren, AEBetako Marineen Gorputzean ofizial maila lortu zuen 1908ko astebeteko azterketa batean eta 1909ko urtarrilaren 22an bigarren-teniente izendatu zuten. Marineen Gorputzaren Eskolan ikasten ari zela, 1909an, artikulu profetiko bat idatzi zuen: “Hegazkintza, etorkizuneko zalditeria”. Gero, komandante zelarik, Hogenboom Batzordea aukeratu zuen USMCren inguratze bertikalaren garapenerako; hau da, helikopteroak erabiltzea airetiko erasoak egiteko.

Bigarren tenientea izan zen lehenengo urteetan, Vandegrift jeneralak ebaluazio txarrak eta diziplinazko zigorrak izan zituen eta ia-ia kaleratu zuten USMCtik. Gorputzean egin zioten lehendabiziko ebaluazioan, 1909ko ekainaren 30koa, Vandegriftek “ez ona” bat jaso zuen, eta eskolako komandanteak hauxe idatzi zuen bere txostenean:

“Ofizial honek ez du erakutsi bere postuan bete beharko zituen ardurak eta hobekuntza nabarmenik egon ezik, USMCek ez ditu bere zerbitzuak behar izango”.

Vandegriften hurrengo ebaluazioan, 1909ko abendukoa, “ona” bat jaso zuen eta 1910an New Hampshireko Portsmouthko itsas armadaren barrakoietara bidali zutenean, “bikain” bat izan zuen.

Banana Gudak aldatu

Portsmoutheko Barrakoietatik atzerrira bidali zuten 1912an, lehendabiziz Kubara eta gero Nicaraguara. Nicaraguako Coyotepeko bonbardaketa, eraso eta menperatzean parte hartu zuen. 1914an, Mexikoko Veracruzeko okupazioan egon zen. 1914ko abenduan, teniente lehena mailara igo eta gero, Filadelfiako Marineen Barrakoietan oinarrizko ikastaro aurreratua jaso zuen. Eskola guztiak amaitu ondoren, Haitira joan zen Marineen 1. dibisioarekin batera eta AEBen Haitiko Okupazioan esku hartu zuen Le Troun eta Fort Capoisen. 1916ko abenduan, kapitain mailara igo zuten eta Haitiko poliziaren kide bilakatu zen, Port-au-Princen. Bertan egon zen, Estatu Batuetara itzuli arte 1918ko abenduan. 1919ko uztailean, berriro itzuli zen Haitira Gendarmerie d’Haitiko polizia inspektore izateko. 1920ko ekainean maior izendatu zuten.

1920-1930 hamarkadak aldatu

Vandegrift maiorra 1923ko apirilean itzuli zen AEBtara eta Viriginiako, Quanticora bidali zuten. Zelaiko ofizialen ikastaroa Marine Gorputz Eskolan bete zuen, 1926ko maiatzean. Segidan, Californiako San Diegoko basera bidali zuten Estatu Nagusiko laguntzaile.

1927ko otsailean, Txinara bidali zuten. Bertan, 3. Marine erregimentuko trebakuntza ofiziala izan zen Tientsingo hirian. 1928an, berriro bidali zuten laguntzaile Washington D.C.ra, zerbitzu haren ostean, berriro itzuli zen Quanticora. Han, G-1 saileko laguntzaile aritu zen Itsas Armadako Marine Indarrean. 1934ko ekainean, teniente koronel mailara igo zuten.

1935ko ekainean Txinara bidali zuten ostera. Garia haietako Peipingeko AEBetako enbaxadaren marineen destakamenduaren ofiizala izan zen. 1936ko irailean, koronel izendatuta, Washingtongo Marineen Kuartel Nagusira bidali zuten, Maior Jeneral Komandantearen Militar idazkari.1940ko martxoan, Maior Jeneral laguntaile mailara igo zuten, eta hurrengo hilabetean, brigadier jeneral mailara.

Bigarren Mundu Gerra aldatu

Vandegrift brigadier jenerala 1941ko azaroan 1. marine dibisiora bidali zuten, AEBak Bigarren Mundu Gerran sartu baino lehentxeago. 1942ko martxoan, maior jenerala izendatu zuten eta Ozeano Barearen hegoalderantz ontziratu zen maiatzean. Ameriketako Estatu Batuetako kostaldetik aldendu zen lehen marine dibisioaren jenerala izan zen. 1942ko abuztuaren 7an, Salomon uharteetan 1. marine dibisioarekin lehorreratu zen, japoniarren aurkako Bigarren Mundu Gerrako lehendabiziko eraso handian. Tulagiko, Gavutuko eta Guadalcanalgo erasoen haren zerbitzu ezin hobeengatik, Itsas Armadako Gurutzea eman zioten, eta 1942ko abuztuaren 7tik Guadalcanal hartu eta defendatzeagatik, Ohorezko Domina eman zioten. 1943ko ekainean, 1. Marine Urlehortar Gorputzaren agintea eman zioten eta 1943ko azaroaren 1ean Empress Augusta Badiako Lehorreratzeko ( Salomon uharteen iparraldeko Bougainville irlan) bere ekintzak zuzendu zituen. Hondartza-burua ezarri orduko, agintea utzi zuen eta Washington D.C.ra itzuli zen.

Marine Gorputzaren Komandantea aldatu

1944ko urtarrilaren 1ean, teniente jeneral zelarik, Estatu Batuetako Marine Gorputzaren 18. komandante izendatu zuten. 1945ko apirilaren 4an, jeneral mailara igo zuten (kargu hartzea 1945ko martxoaren 21ra atzera eraman zuten). Jardunean lau-izarreko maila lortu zuen lehendabiziko marine ofiziala izan zen. Komandante egon zen bitartean, armada Marine Gorputzaren helburuak bereganatzekotan egon zen. Itsas Armada kinka larri hartan, Marine Gorputzaren alde bazegoen arren, Gorputzaren tamaina txikiagotzeko onartzeko prest zegoen. Horren truke aireko itsas armada mantendu nahi zuen. Izan ere, Aireko armadak bereganatu nahi zuen. AEBetako defentsaren berregituratzearen gerra ondoko eztabaidan, Marine Gorputzak defentsa azpiegituran betetzen zituen helburuak eta papera gutxitu egin zen. Murrizketa haien aldekoak Harry Truman presidentea eta Dwight Eisenhower jenerala ziren. Borroka hartan, Marine Gorputzak Kongresuarekin bat egin zuen, eta zibilen ikuspuntuak Armadaren proposamenak baztertuko zituela ohartarazi zuen.

Kongresuaren laguntza ziurtatzeko, 1946ko maiatzaren 6an, Vandegrift komandanteak Itsas aferen Senatuaren Batzordearen aurrean “bended knee speech” edo “belauniko egotearen hitzaldi” ospetsua egin zuen. Bertan halaxe zioen:

Marine Gorputzak, sortu zuen legebiltzarrak berak, bere etorkizuna ebatzi ahal duen eskubidea baino ez duela irabazi uste du. Sentimendua ez da baliozko iritzirik segurtasun nazionala dagokionari. Geure buruen eta gure iraganaren harro gaude, baina ez dugu uste Nazioak esker onik zor dizkigunik. Belauniko egotea ez da gure Gorputzaren ohiturarik. Marineak, borrokalari den horrek, 170 zerbitzu urte eta gero ez badu bere lekua bereganatu, alde egin beharko luke. Baina uste dut, eta zuek nirekin ados egongo zarete, duintasun eta ohorez alde egiteko eskubidea irabazi duela, eta ez hutsaltasun eta morroitasun egoerara makurrarazita; Guda Departamenduak nahi duen moduan.


1944ko urtarrilaren 1etik, 1946ko ekainaren 30era, Marine Gorputzaren komandante ibili zeneko zerbitzuengatik Zerbitzu Bikainen Domina eman zioten. 1947ko abenduaren 31an, zerbitzu aktiboa utzi zuen eta 1949ko apirilaren 1ean erretirora bidali zuten.

Jenerala Bigarren Mundu Gerran bizipenei buruzko liburu baten egilekidea da. Liburuaren izenburua: “Behin Marine bat: USMCko Bigarren Mundu Gerrako A. A. Vandegrift komandantearen oroitzapenak”.

Vandegrift jenerala 1973ko Maiatzaren 8an hil zen Virginiako Itsas Zentro Mediko Nazionalean, Marylanden, gaixotasun luze baten ostean. Ehorzketa Arlington Hilerri Nazionalean izan zen 1973ko maiatzaren 10ean.

Dominak aldatu

Vandegrifti honako domin hauek eman zizkioten:

       
       
       
     
       
     
1. Lerroa Ohorezko Domina Itsas Armadako Gurutzea Itsas Armadako Zerbitzu Bikainen Domina Itsas Armadako Presidentearen Unitatearen Aipua w/ 1 izarra
2. Lerroa Itsas Armadako Unitatearen Gomendazioa w/ izar 1 Marine Gorputz Espedizionarioko Domina w/ 3 izar Nicaraguako Kanpaina Domina Mexikoko Zerbitzu Izarra
3rd Row Haitiko Kanpainako Domina w/ izar 1 World War I Victory Medal w/ West Indies clasp & 1 star Yangtze Zerbitzuko Domina Amerikako Defentsako Zerbitzuen Domina
4. Lerroa Amerikar Kanpainako Domina Asia-Ozeano Bareko Kanpainako Domina w/ 5 izar Lehen Mundu Gerra Garaipen Domina Haitiko Zebitzu Bikainen Domina
5. Lerroa Médaille militaire w/ 1 silver star, Haiti Companion (Honorary) of the Military Division of the Most Honorable Order of the Bath Honorary Knight Commander, Military Division of the Most Excellent Order of the British Empire Cruz de Aviación de Primera Clase, Peru
6. Lerroa Abdon Calderon of the 1st Class, Ecuador Knights Grand Cross in the Order of Orange-Nassau w/ swords, Netherlands Order of Pao Ting (Precious Tripod) w/ Special Cravat, China Legion of Honor, Grand Officer, France.

Familia aldatu

Vandegrift Mildred Strodekin ezkondu zen (1886-1952) 1909ko, ekainaren 29an. Seme bakarra izan zuten, Alexander Archer Vandegrift, Jr. (1911-1969). Semea, Bigarren Mundu Gerra eta Koreako Gerran borrokatu zen marine koronela izan zen. Mildred hil zenean, Kathryn Hensonekin (1903-1978) ezkondu zen.