Etxarri (Zuberoa)

Zuberoako udalerria
Artikulu hau Zuberoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxarri».

Etxarri[2] ([etʃaʁi]) Zuberoako udalerria da. Pettarra eskualdean kokaturik, historikoki eskualde honek zituen hiru degerietatik Arüekoan zegoen.

Etxarri
 Zuberoa, Euskal Herria
Etxarriko eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofiziala Etcharry
AuzapezaBernard Casabonne
(2014-2020)
Posta kodea64120
INSEE kodea64221
Herritarraetxarriar
Kokapena
Koordenatuak43°19′24″N 0°55′41″W / 43.3233°N 0.9281°W / 43.3233; -0.9281
Map
Azalera7,43 km2
Garaiera86 - 227 metro
Distantzia15 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria135 (2018:  2)
Dentsitatea16,29 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,71
Ugalkortasuna[1]‰ 41,99
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,71 (2011)
Desberdintasuna[1]% 5,14 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 59,02 (2010)
Erabilera% 26,74 (2011)


Politikan (kantonamendua), linguistikan[3] (azpieuskalkia) zein harreman sozialetan Amikuzerekin lotura estua duten herri zuberotar horietakoa da; Donapaleura 9 km eskas daude.

Geografia aldatu

Orografia aldatu

Iparraldeko Zuberoa eta Nafarroa Behereko inguruko lurren moduan, Etxarri muino txiki ugarik osatutako eremua da. Punturik baxuena 83 mkoa da, Domintxaineko mugan eta ekialdean (Barta izeneko lekuan, Arüe eta Bearnorekin kontaktuan) ere 90etik jaisten da.

Udalerriaren erdialdean daude, beraz, muino gehienak; altuenak, Tuketak, 225 m ditu eta iparraldean dago; Hegixuritik (145 m) hegoalderantz jota 161, 151 (herrigunea), 157 eta antzeko altuerak dituzten beste muinotxo batzuk daude barreiatuta.

Hidrografia aldatu

Udalerriko ia ur guztiak Ühaitzera doaz, ibaiadar batzuen bitartez:

Udalerri mugakideak aldatu

Zuberoan:

  • Domintxaine-Berroeta mendebaldean.
  • Arüe-Ithorrotze-Olhaibi hegoalde eta ekialdean. Bi anexiok[5] sortutako udalerri honek Etxarriren ekialdean (Arüe), hego-mendebaldean (Olhaibi) eta mendebaldean (Ithorrotze) dauden hiru herri batzen ditu. Gutxien jota bitxitzat jo daiteke herri horiek batuaraztea eta Etxarri batuketa-prozesutik at geratzea.

Okzitaniako Bearnorekin mugakidea da iparraldean honako udalerriekin:

Errepideak aldatu

Historia aldatu

Gaztelu-harri, Gaztelari edo Tuketa muinoan[6], herrigunetik ipar-mendebaldera ia Bearnoko mugan, "gaztelu zahar" motako aztarnategi protohistoriko bat dago[7][8].

Done Jakue bidearen adarretako bat, Via Podiensis alegia, Arüetik Elgart jauregiaren ingurura heldu eta gero hegoalderantz abiatzen da, Olhaibirako bidean. Gaur egun GR 65 ibilbide luzea bihurtua da.

1790etik desagertu zen arte Domintxaineko kantonamenduan egon zen. 1797ko apirilaren 13an herriko elizan Baionako elizbarrutiko gotzain berria aukeratu zen. 1798ko martxoaren 20an, bestalde, "herriaren burujabetzaren festa" ospatu zela jakina da[9].

XIX. mendean parrokia bakarra osatzen zuen Arüerekin.

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
418 414 424 423 498 530 521 499 447
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
414 367 346 332 349 350 353 320 326
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
312 320 301 289 273 275 268 262 215
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
205 148 146 153 143 122 - - -


Alkateak aldatu

Alkatea Agintaldia Alderdi politikoa
Martin Bohotegi 1983-1989 Eskuineko independentea
Jean-Pierre Xaro 1989-1995
Jean-Pierre Xaro 1995-2001
Jean-Pierre Xaro 2001-2008
Jean-Pierre Xaro 2008-2014
Bernard Casabonne 2014-2020

Herri Elkargoak aldatu

Kultura aldatu

Hezkuntza aldatu

  • 1833an herrian eskola zegoela jaso zuen inkesta batek[10]. Eskola Herriko Etxearen eraikin berean zegoen[11]; gaur egun Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota (biak Nafarroa Beherean) eta Arüe-Ithorrotze-Olhaibirekin batera "elkarketa pedagogikoa" osatzen du. 2007an lerro elebiduna zabaltzeko eskaerari ezezkoa eman zion Hezkuntza administrazioak.
  • AFMR Etcharry (Association pour la Formation en Milieu Rural, "Nekazaritza-eremurako Heziketarako Elkartea") izeneko ikastegia dago, Arüerekiko mugan errepidearen ertzean bertan; Elgart jauregian kokatuta dago. Nekazaritza-eskola eta oro har helduen ikaskuntza garatzen du eta sona handikoa da.

Jaiak aldatu

  • Herriko festak ekainaren 29an ospatzen dira, Done Petrirekin.
  • Pastoral bakarra antolatu du herri honek ezagutzen diren dokumentuen arabera; aspaldikoa da, Pettarreko herri askorekin zoritxarrez gertatzen den bezala: 1820an antzeztu zuten Samson[12].
Etxarriko Cecile Etxeberriren[13] pasartea (Ahotsak[14][15] proiekturako).

Hizkuntza aldatu

Etxarrin[16] Amikuzeko euskara[17] mintzatzen da, zuberotarra.

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Elgart gaztelua
  • Done Petri eliza[18] 1875. urtekoa da.
  • Portugal etxea XVI. mendekoa da[19].
  • Elgart gaztelua XIX. mendean eginikoa da; Loira ibarrekoen irudira eraikitakoa; egun hezkuntzarako erabilia.
  • Tartasko jauregia Arnaud Oihenarten familiarena izan zen[20] eta familia honen izena herriko etxe batenetik dator[21].
  • Herriko Etxeak areto eta frontoi estaliak eraiki ditu.

Ekonomia aldatu

Historian zehar orokorrean lehen sektorea izan da nagusi herrian; azken urteetan lantegi txikiren bat ere garatu da[22]. Familia bakar batek herriko lanbide tradizional bati eusten dio, larruaren lanketari.

Etxarriar ezagunak aldatu

Kartografia aldatu

  • IGNko 1:25.000 eskalako 1445 0 (Saint-Palais) mapa.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindiak bere izendegian Etxarri Zuberoa izena sinonimotzat jotzen du, herri homonimoekin desberdintzearren; bestela forma hau ez da erabilia.
  3. Etxarriko hiztun baten grabaketa UCLA unibertsitateko artxibategian.
  4. IGNk ez baina iturriren batek lac de la Pounte izena ematen dio.
  5. Frantziako Iraultzarekin Ithorrotze eta Olhaibik bat egin zuten eta 1973an Arüerekin fusionatu ziren.
  6. Jatorrizko izen gaskoia lo Tuquet ("muino txikia" okzitanieraz) da; hortik frantsesezko le Tuquet ofiziala.
  7. Le toponyme iri et sa relation avec d’anciens lieux fortifiés artikulua, Jakes Casaubon, Munibe, 54.zkia., 2002, Donostia
  8. Enceintes protohistoriques du Pays Basque Français, Francis Gaudeul, Isturitz, 7. zkia., 1997; ikus 16.or.
  9. Etxarriko historia Euskomedian.
  10. Etxarriko hezkuntza Euskomedian.
  11. Argazkia Euskomedian.
  12. Pastoralak Sü Azia elkartearen webgunean.
  13. «Etxeberri, Cecile - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  14. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  15. «Galdutako euskara berreskuratzen seme-alabak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  16. «Etxarri - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  17. «Amikuzekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  18. Frantziako Kultura Ministeritza - Merimeé datu basea
  19. Herriko informazio orokorra.
  20. Oihenart Literaturaren Zubitegian.
  21. Gogoan izan, bestalde, Joan Tartas idazlea Arüen erretore ibili zela.
  22. Eraikuntza arloko enpresa baten webgunea[Betiko hautsitako esteka].

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa