Altzai

Zuberoako antzinako udalerria

Altzai Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1833an Altzabeheti eta Zunharretarekin batera Altzai-Altzabeheti-Zunharreta udalerria osatu zuen.

Altzai
 Euskal Herria
Herriaren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Zuberoa
UdalerriaAltzai-Altzabeheti-Zunharreta
Administrazioa
Posta kodea64470
Herritarraaltzaiar
EzizenaAndrekari (handi)ak eta jokülariak
Geografia
Koordenatuak43°05′42″N 0°54′34″W / 43.0951176°N 0.9094763°W / 43.0951176; -0.9094763
Demografia

Toponimia aldatu

Frantsesez Alçay zuen izena. Altzai toponimoak honela idatzia izan da historian zehar:

  • Aucet Suzon (1337[1]),
  • Alsay (1385[2], Duchesne bildumaren CXIV. liburukua[3]),
  • Ausset-Suson (1479[2], Ohixen paperak[4]),

Alçay (1520[1]), Aucet Suson eta Auset Suson (1690[1]) Alsai (XVII. mendea[2]).

Biztanleriaren bilakaera aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
312 352 318 276 266 - - - -
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
- - - - - - - - -
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
- - - - - - - - -
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
- - - - - - - - -

Iturria : Cassini proiektua[5]

Euskara aldatu

Altzaiko Allande Etxart[6]. Ahotsakerako[7][8] elkarrizketa.

Altzaiko euskara[6] Basabürüako hizkera[9] da, zubereraren[10] aldaera bat. Zuberotarrek eurek hizkera mota bi bereizi izan dituzte: alderdi menditsukoa edo Basabürü eskualdekoa, eta ordokikoa edo Pettarrekoa. Beste alde batetik, berriz, Zuberoako ipar-mendebalean badira euskara zuberotarretik aldendu eta Nafarroa Beherera hurbiltzen diren zenbait herri: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola.

Ikustekoak aldatu

Herriak Erdi Aroko eliza erromaniko bat du, San Petrirena[11]. XIX. mendean berreraikia, monumentu sailkaturiko XVI. mendeko gurutze bat[12]du.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Orpustan, Jean-Baptiste. Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux 2006, 196-197 or. ISBN 2 86781 396 4..
  2. a b c Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque - Paul Raymond
  3. Duchesne bildumaren 99-114. liburukiak, - Bibliothèque nationale de France
  4. Zuberoako notarioa zen Ohixen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. EHESS: Cassini proiektua
  6. a b «Altzai-Altzabeheti-Zunharreta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  8. «Apaiz euskalzale baten eragina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  9. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  10. «Zuberotarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).
  11. Mérimée datu-basea
  12. Palissy datu basea

Kanpo estekak aldatu