Domintxaine

Domintxaine Zuberoako antzinako udalerria izan zen. 1842an Berroetarekin batera Domintxaine-Berroeta udalerria osatu zuen.

Domintxaine
Domintxaine-Berroeta, Euskal Herria

Domezain-Berraute (Pyr-Atl, Fr) Mairie - école à Domezain.JPG

Udaletxea eta eskola
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Zuberoa
Udalerria Domintxaine-Berroeta
Koordenatuak 43° 19′ 39″ N, 0° 58′ 33″ W / 43.3275°N,0.9758°W / 43.3275; -0.9758Koordenatuak: 43° 19′ 39″ N, 0° 58′ 33″ W / 43.3275°N,0.9758°W / 43.3275; -0.9758

ToponimiaAldatu

Frantsesezko toponimoa Domezain da. Toponimo hori historian zehar honela idatzia izan zen:

  • Domesan (1119[1]),
  • Domesang, Domezan, Domezayn eta Domesaing (1193, XIII. mendea, 1384 eta 1385 hurrenez hurren[2] , Duchesneren CX eta CXIV. liburukiak[3]),
  • Domezain (1258[1]),
  • Domesahn (1439[2], Bastidaxarreko notarioen paperak[4]),
  • Domezay eta Domazanh (1460 eta 1487 hurrenez hurren[2] Ohixen paperak[5]),
  • la degaerie de Domasanh (1520[1]),
  • Domeçayn (1621[2], Martin Biscay[6]),
  • Domesan (1650)
  • Domesaing eta Domezainh (1690[1]).

HistoriaAldatu

Paul Raymondek[2], 1860an indargabetua izan zen arte, bertoko degeria, Zuberoako zazpietako bat zena, Pettarra mezutegikoa zela zioen. Domintxaine-Berroeta, Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi eta Ozaraine-Erribareita barnean zituen.

1790ean kantonamenduko hiriburu bilakatu zen (Mauleko barrutikoa). Kantonamenduak Arüe, Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Jeztaze, Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi, Ozaraine-Erribareita eta Pagolak osatuta zegoen.

Biztanleriaren bilakaeraAldatu

Jean Jaurgain ozaztarrak 1909an Journal de Pierris Casalivetery argitaratu zuenean Domintxainek 1460-1481. urteetan 42,5 eta 1540-1548. urteetan 138 su zituela esan zuen[7].

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
863 818 895 920 989 1.004 - - -
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
- - - - - - - - -
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
- - - - - - - - -
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
- - - - - - - - -

Iturria : Cassini proiektua[8]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2 86781 396 4.
  2. a b c d e Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  3. Duchesne bildumaren 99-114. liburukiak - Bibliothèque nationale de France
  4. Bastidaxarreko notarioen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Zuberoako notarioa zen Ohixen paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  6. Derecho de naturaleza que la merindad de San Juan del Pie del Puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla, 1622
  7. Goihenetxe, Manex. (2001). Histoire générale du Pays basque. 3 Elkarlanean, 25 or. ISBN 2 9131 5634 7.
  8. EHESS: Cassini proiektua

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.