Gasteizko udaletxea Gasteizko Udalaren egoitza-eraikina neoklasiko erako eraikina da eta Justo Antonio Olagibel arkitektoak 1781ean eraikitako Plaza Berriko multzoko zati bat da[1]. Plaza honen lau aldeetako bakoitzak 220 oinetako luzera du (68 metro inguru).

Gasteizko udaletxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′47″N 2°40′20″W / 42.846381°N 2.672349°W / 42.846381; -2.672349
Map
ErabiltzaileaGasteizko Udala
Arkitektura
ArkitektoaJusto Antonio Olagibel
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Kontaktua
HelbideaPlaza de España, 1

Babes Bereziko Elementu gisa kalifikatutako eraikina da, azaroaren 18ko 281/2003 Dekretuari esker. Dekretu horren bidez, Gasteizko Hirigune Historikoa kultura-ondasun izendatu zen, monumentu-multzo kategoriarekin.[2]

Egoitza historiko horrez gain Udalaren bulego nagusiak San Martin auzoan daude, Teodoro Dublang margolariaren kalean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa