Zapatari kalea (Gasteiz)
Gasteizko Zapatari kalea Alde Zaharrean dago, mendebaldeko mendi-magalean. Herri hizkeran Zapa kalea moduan ezaguna da.
Zapatari kalea (Gasteiz) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′59″N 2°40′27″W / 42.84977189°N 2.67418279°W |
![]() | |
70., 80. eta 90. hamarkadetan gau giroko taberna ugari zeuden, gaur egun ordea eguneko hostalaritza indartzen ari da[1].
Kokapena aldatu
Andre Mari Zuriaren plazan hasten da eta Arriagako Atean amaitzen da, Santo Domingo kalearen parean. San Roke, Bakardade, Anorbin, Harategi eta Apaizgaitegiko kantoiak zeharkatzen ditu.
Luzera aldatu
600 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 101 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 110eraino.
Historia aldatu
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[2]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, Alfontso VIII erregearen garaietan eman zitzaion Zapatari izena kaleari.
Trafikoa aldatu
Oinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak.
Bitxikeriak aldatu
Kale hau aipatzen da Potato taldearen La gente rula abestian[3].