Gargantua (atrakzioa)
Gargantua Euskal Herria eta inguruko herriko jaietan kalera ateratzen duten erraldoi baten karikatura-figura da, Bilbon 1854an sortua.[1] Umeak figuraren ahotik sartzen dira, eta, txirrista baten bidez, atzealdetik ateratzen.[2]
Historia
aldatuGargantua frantziar literatura-pertsonaian oinarrituta,[3] lehendabizikoa 1854an eraiki zuen Bilbon Antonio Etxaniz suhiltzaileak.[2] 1874an, Hirugarren Karlistaldian, bonba batek suntsitu zuen.
1896an bigarren figura bat eraiki zuten. Orduan frantziar janzkera utzi eta egungo estiloari ekion zioten. Atxuriko Basterra-Larrea tailerretan eraiki zuen Higinio Basterrak, 2.278,85 pezetako balioaren truke. Bilboko jaietan 1907 inguru desagertu zen eta, orduko agirien arabera, Gernikako Udalak bereganatu zuen buruhandi eta erraldoiekin batera. Gernikako bonbardaketan betiko desagertu zen.[4]
Hirugarren Gargantua, buruhandi eta erraldoi berriekin batera, 1934an sortu zuten Radio Bilbaori esker. Atxurin ere egin zuten. 1939an, Francoren bisita aprobetxatuz, zaharberritu zuten. Bilboko jaietako programetan 1950ean agertu zen azkenekoz.
Hamabi urte geroago, berriro Radio Bilbaoren ekimen bati esker laugarrena eraiki zuten Boluetako tailerretan Tomás Martínez de Arteagak eta José Luis Teresak. 500.000 pezetako aurrekontua izan zuen eta 1962an On Diego Lopez Haroko kale nagusitik desfilatu zuen.
1978an, Bilboko Aste Nagusiaren lehenengo ekitaldian, Bilboko Udalak Gasteizkoari eskatu zizkion Gargantua eta erraldoiak.[1] Abuztuaren 19an La Gaceta del Norte egunkariak laugarren Gargantua egoera penagarrian zegoela adierazi zuen. Hori zela eta, Pedro Goirienak zaharberritu zuen hurrengo ekitaldirako, Bizkaiko Aurrezki Kutxak ordaindutako 400 000 pezetaren truke.
1986an, Pedro Goirienak Sopuertan 4.400.000 pezetako prezioa zuen Garagantua berria egin zuen, Bilbon behin agertu zena. Figurak zituen arazoengatik (ahoa txikiegia omen zen) Pedro Goirienaren baserrira eraman zuten bertan zaharberritua izateko baina sute batean desagertu zen.
1988an, Udalak beste Gargantua bat (seigarrena) enkargatu zuen. Vicente Lunak Valentziako bere tailerrean eraiki zuen 3.600.000 pezeten truke. Bere itxura maitagarri eta irrimarrazkoari esker oso harrera ona izan zuen eta tipiko bilakatu zen Aste Nagusian. Azken urteotan, Txikigunean kokatzen dute, Erripako kaian.[5]
Beste hirietan
aldatuIdeia Espainiara (Valladolid (2 unitate), Palentzia, Logroño (2 unitate), Zaragoza, Alcalá de Henares eta Borja) eta Argentinara (Mar del Plata eta Necochea) zabaldu zuten XX. mendearen amaieran.
Hala ere, izena aldatu zuten: Bilbon, Gasteizen, Laudion, Mar del Platan eta Necochean Gargantua da; Logroñon, Tragantúa; Zaragozan eta Borjan, Tragachicos; eta Valladoliden, Palentzian eta Alcalá de Henaresen, Tragaldabas.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) Góngora, Francisco. (2016-08-02). «El Gargantúa vitoriano se va a Bilbao» El Correo.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Gargantúa» Diccionario de palabras de Bilbao.
- ↑ «Gargantua, euskarari lotuta dagoen pertsonaia frantses-bilbotarra» EiTB 2015-04-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cienfuegos, Carlos. (2016/08/10). «El Ayuntamiento de Gernika recupera a su gigante Gargantúa tras 79 años» El Correo.
- ↑ «Gargantua gosetuta iritsi da Txikigunera» Berria 2011-08-23.
- ↑ Amigos del Tragachicos de Borja