Kronika (kazetaritza)

Kronika kazetaritzaren genero bat da, eta batzuen ustez literaturaren azpigeneroa[1][2] ere bada. Testu tipologiaren ikuspegitik kronika testu tipo edo testu mota bat da.

Kronika, gertaera batzuen narrazioa izan ohi da, ez beti era kronologikoan egindako narrazioa.

Kronikaren generoak onartzen ditu, gertaeren narrazioarekin batera, egilearen iritzi eta balorazioak. Eskuarki, leku eta pertsonen deskribapenak agertzen dira kroniken baitan, narrazioan behar bezala txertaturik.

Kronikan egilearen iritzia oso agerikoa baldin bada, kronika hori subjektiboa dela esango dugu. Egileak bere iritzia ezkutatuko balu, ordea, kronika objektiboa dela esango genuke.

Badaude:
  • Kirol-kronikak. Kirol bateko gertaera baten kontakizuna. Partida baten edo denboraldi baten narrazioa, esaterako.
  • Bidaia-kronika. Egileak edo bere ezagun batek egindako bidaiaren narrazioa.
  • Gertaera-kronika. Gertakari edo pasadizo esanguratsu baten kronika. Hilketa baten kronika, esate baterako, edo zientzia-aurkikuntza baten kronika.
  • Ekonomia-kronika. Ekonomia munduko gertaera bat narratzen duen kronika. Nola nazionalizatu zuten enpresa bat, esate baterako, edo enpresa baten porrotaren kronika.
  • Gerra kronika. Gerrak edo gudak kontatzen dituen kronika.
  • Kronika-politikoa. Gertakari politiko baten kontakizuna. Hauteskunde batzuetan gertatutakoa, mitin batean gertatu eta esandakoaren kronika...

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Koldo Izagirre. Zaldi bat ihes garrezko zelaian. Euskal prentsak ekarritako zenbait kronika gogoangarri (1869-2000). Argia 2023.

Kanpo estekak

aldatu