Berandu da gelditzeko
Berandu da gelditzeko Unai Iturriagaren lehendabiziko eleberria da, 1999 urtean argitaraturikoa.
Berandu da gelditzeko | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1999) |
Argitaratze-data | 1999 |
Generoa | Eleberria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Narratiba (33) |
Orrialdeak | 280 |
ISBN | 84-86766-92-3 |
Argumentua
aldatuEleberria Bilbon (nagusiki bertako Goienkale eta inguruetan) girotuta dago, eta idazlearen hitzetan "Bilboz, parrandez, rock and rollaz, egunerokotasunaz eta konpromisoaz" dihardu.
Mikel izeneko mutil gazte protagonistak ikasketak amaitu berri ditu eta bere lagun Dionisosen diruaren kontura bizi da Bilbon. Rock talde bateko musikaria da eta gau batean ETArekin harremana duen pertsona bat ezagutuko du. Konturatu gabe, erakunde horri buruzko erabaki bat hartuko du eta horrek atzera bueltarik gabeko egoera batean jarriko du Mikel, Parisera ihes egin beharrean aurkituz.
Narrazioak 20 atal ditu, horietatik 17tan Mikelen gorabeherak agertzen dira eta beste hiruetan Dionisosen iraganari buruzko informazioa ematen da. Esaten ez bada ere, bertako gertaerak 1990eko hamarkadan kokatzen direla dirudi. Liburuak amaiera irekia du.